Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Maria San Gil

PPren Euskadiko lehendakaria kazetarien aurrean agertu da gaur esateko minbizi bat duela bularrean, ebakuntza egin diotela, tratamenduan segitzen duela, eta, hori dela eta, denboraldi batez desagertu egingo dela plaza publikotik. Besarkada bat, Maria, eta osatu lehenbailehen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Michelangelo Buonarroti

Aste Santuko oporretan liburu bat irakurri dut, La agonía y el éxtasis, Irving Stone idazle amerikarrarena, non kontatzen baita Michelangelo Buonarroti Berpizkundeko artistaren historia. Esperientzia zoragarria izan da: liburua amaitu bitartean ez dut onik izan, han, Tenerifeko hotelean. Lehendik ikusiak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Book crossing Kanarietan

Astebete egin dugu Kanarietan, eta aurten berrikuntza aipagarri bat izan dugu hotelean: book crossing delakoa. Egunean zehar, hainbat liburu, aldizkari eta egunkari agertzen ziren jantoki ondoko eskailerapean, denon eskuragai. Liburu eta aldizkari gehienak ingelesez eta alemanez zeuden idatziak, hoteleko jende … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

EITBk, etxe berria

Atzo Bilbon izan ginen, EITBk egoitza berrian egindako festan. Ezagunak, aspaldiko lagunak, izarrak, aktoreak, politikariak, kazetariak, irakasleak… denetik zebilen etxe hartan. Niri izugarri handia iruditu zitzaidan egoitza berria; ez dakit EAEk hainbesteko azpiegitura behar duen justu teknologia digitalak dena txikiagoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Biberoiaren alde

Irakurri berri dut haur jaio berri baten eta bere amaren artean harreman berezia sortzen dela, batik bat amak titia ematen badio haurrari. Seguru baietz. Hala ere, bularra eman barik ere, seguru nago amaren eta haurraren arteko harremana beti izango dela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin

Snipshot. Argazki tratamendua sarean

Egun hauetan Snipshot aurkitu dut, sareko aplikazio bat argazkiak tratatzeko. Funtzio gutxi batzuk ditu: desegin, neurria aldatu, moztu, hobetu, doitu eta biratu. Hala ere, erraza da oso, eta bikain betetzen ditu funtzio horiek. Bookmarklet bat du, Snipshot import, oso erabilgarria … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Gallego

BNG alderdiko diputatu batek eskatu omen du Espainiako Hizkuntza Akademiaren hiztegiak ezabatzea gallego hitzaren bi esanahi, ergela eta totela, zeinak erabiltzen baitira, antza, Costa Rican eta El Salvadorren, hurrenez hurren. Gure kasuan, berriz, hego amerikarrekin elkartu garen ia gehienetan, haiek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

A-8 autobidea, infernua

Atzo goizeko 08:00etarako Donostian nintzen, baina oraindik ez dakit zelan iritsi nintzen onik, bidea infernu bat egin zitzaidan-eta, batez ere Oriotik Aritzetako atsedengunera doan tartea. Euria ari zuen goian behean, ilun zegoen, trafikoa trinkoa zihoan eta hainbat tokitan lanak egiten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Citations, ezaugarri interesgarria

Amazon liburu denda digitalak beste ezaugarri bat gehitu dio bere webguneari: Citations, aipamenak alegia. Erakusten du liburu batek zer beste liburu aipatzen dituen eta liburu hori zer beste liburuk aipatzen duten. Klik egin daiteke loturetan eta aipamenak irakurri. Informazio gehiago … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Farozaina

Faroak farozaina du orain. Horrela esanda, badirudi Pernandoren egia bat esan dudala, faro guztiek behar dutelako farozaina. Kontua da faro honek anaia bat duela orain, Farozaina izenekoa, hori ere neuk egina. Faroa blog bat da, baina Farozaina beste zerbait da, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin