A-8 autobidea, infernua

Atzo goizeko 08:00etarako Donostian nintzen, baina oraindik ez dakit zelan iritsi nintzen onik, bidea infernu bat egin zitzaidan-eta, batez ere Oriotik Aritzetako atsedengunera doan tartea. Euria ari zuen goian behean, ilun zegoen, trafikoa trinkoa zihoan eta hainbat tokitan lanak egiten ari ziren. Fakultatera bidean ere kontu handiz etorri nintzen, eta hainbat istripu ikusi nituen bide bazterrean.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun A-8 autobidea, infernua-ri

  1. egilea: Luistxo

    Infernua izango da, baina haren peajea zeruaren ateetatik sartzea bezala ordaintzen dugu egunero, lapurreta instituzional lotsagabean.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Bai jauna. Sekulako larrua dute: sekulakoak pasarazi, baina larrutik ordainduta.

  3. egilea: alber

    Hori infernua bazan eskerrak ez zinela erori 12:00ak aldera sutan. orduan egon zen istripuak eraginda milaka pertsona geratu ziren bertan ez aurrera eta ez atzera. Halako bideak dauzkagu. Gasteizera Arrasatetik joatea ez da hobea eta orduan ere urrezko peajea jarriko dute. Hala ere, kontua da auto gehiegoi gabiltzala bideetan eta autobideak bakarrik egitea ez dela irtenbidea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude