Bloga fenomeno berri samarra da, eta arrakastatsua. Hitza ere berria denez, maileguzkoa beraz, hainbat zalantza sortzen ditu oraindik. Blog hitza bera badirudi finkatuta dagoela, baina beste batzuk, oraindik ez: blogak egiten dituena, blogak egiteaâ¦
Eibartarrak zerrendan eztabaida egin dute horren inguruan, eta Luistxo Fernandezek jaso egin du eztabaida horren emaitza bere blogean, Ingelesen Hilerrian. Interesgarria.
Luistxok berak itxi du atea armero zakarrontzira botata, baina hala ere nik blogero ez nuke baztertuko. Lehen adieran oso kastellanoa da, baina bigarren bueltan ondo adierazten du bisionarioei dagokien erotasun puntua. Definizio honen arabera, blogero litzateke blogen garrantzian erabat sinetsita, jo ta fuego idazten dabilena, fedea galdu gabe nahiz eta sarri jaso 0 comments erantzun gisa. Mikel Irizar
Ez dakit bada, Mikel. Bisionariotik gutxi daukate hitz hauek: ahobero, botilero, butanero, danborrero, kuxkuxero eta zurrutero.