Gustatzen zaizkit Gabonetako kantak. Ipar Ameriketan bizi ginela, haiek entzutean etxeaz gogoratzen nintzen, familiaz, lagunez eta herriaz. Harrezkero, urtero erosten dut disko bat Gabon kantekin. Asko dauzkat, beraz, herrialde askotakoak.
Horietatik bat maite dut bereziki, Oi Bethleem, lehendabizi S. Hiriartek 1906an argitaratua Euskaldun Eliza Kantuak bilduman. Jose Antonio Arana Martijak kontatzen du Gabonetako Kantak liburutxoan, nola 1965ean BBC konpainiak galdeketa bat egin zuen nazioartean, musikologoek zerrenda bat egin zezaten Gabon abestirik onenekin. Hauxe izan zen emaitza:
Ordutik hona asko aldatu dira gustuak Gabon kantei dagokienez, eta nonahi zabaldu da Disney estilo bat, nolabait esatearren, amerikarra, alaia, itsaskorra eta Hollywoodek lagundua. Hala ere, Oi Bethleem maite dut nik, batez ere Amaia Zubiriak egindako bertsioan. Ederretan ederrena.