Gogoan dut zelan orain bizpahiru urte Euskadi Irratiko kazetari batek elkarrizketatu zuen Luistxo Fernandez, Azpitituluak.com zela-eta. Kazetariak jotzen zuen txalogarri bezain bitxitzat atzerriko filmak euskaraz azpidaztea. Elkarrizketa amaieran, galdetu zuen webgune horretan zer zegoen umeentzat: “Toy Story, adibidez, euskaratuta duzue?”.
Artean animaziozko film banaka batzuk zeuden euskaratuta, eta Toy Story ez zegoen tartean. Gaur egun, berriz, Azpidatziak.com proiektua dezente hazi da, eta 540 film inguru ditu euskaratuta, tartean 37 animaziozkoak. Hortxe daude Toy Story trilogia, eta beste asko, klasikoak batzuk, eta berri-berriak bestetzuk.
Goio Arana azpidazleak kartel zoragarri hau egin du, eta bertan ikus daiteke Azpitituluak.com-ek zer eskaintzen duen gaztetxo euskaldunentzat. Bederatzi urtetik gorako haurrak dituzten gurasoek kontuan hartzeko moduko eskaintza.
Irakurtzekoak
- Gabonetarako, animaziozko filmak, euskarazko azpidatziekin (Azpitituluak.com)
- Gabonetarako, animaziozko filmak, euskarazko azpidatziekin (Sustatu)
- Animaziozko filmak euskarazko azpidatziekin, Gabonetarako (ZuZeu)
- Azpitituluak.kom (Ilaket)
- Kartela