Victor Mora, in memoriam

Hogeitaka urte izan arte ez nuen jakin Victor Mora idazleak sortu zituela El capitán Trueno eta El Jabato komikietako gidoiak, nire haurtzaroan hainbesteko poza eman zidatenak. Niri eta beste askori, 50. hamarkadan komiki zaleak baiginen Musakola auzoko neska-mutikoak, Mondragoen, mutikoak batez ere. Trukatu ere egiten genituen komikiak, esku artean geneuzkanak behin eta berriro irakurrita.

Uste dut Triunfo aldizkarian ikasi nuela Victor Mora hil berriari buruz: Bartzelonan bizi zela, komunista zela, eta, Trueno eta Jabatoz gain, beste hainbat komiki sortu zituela. Atzo, berriz, jakin nuen hil egin dela, 85 urterekin. Lerro hauek eskaini nahi dizkiot, esker onez, haurtzaroan berak eskaini zigun entretenimendu apartagatik. Berarekin zaletu ginen irakurtzera eta ikasi genuen gaizkiari beti egin behar zaiola aurre.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude