Frank Smith ikertzaile estatubatuarrak 1998an idatzi zuen The Book of Learning and Forgetting, (Ikasteko eta ahanzteko liburua) eta bertan azpimarratzen du bi teoria daudela ikasteko: klasikoa eta ofiziala.
Ia hogei urte igaro dira liburua argitaratu zenetik, baina oraindik ere hezkuntzako profesionalek oso kontuan hartzen dute. Will Richardson pedagogo ezagunak, esate baterako, aitortu du di-da batean irakurri duela, ezinago interesgarria egin zaiolako. Richardsonek horrela laburbildu du liburua Medium agerkarian:
Teoria klasikoa
Egileak honela deskribatzen du ikasteko teoria klasikoa:
Ikasten dugu gure inguruko jendeagandik, eurekin identifikatzen gara-eta. Ezinbestean ikasten dugu eurengandik, eta ikasten dugu konturatu barik ikasten ari garela… Gure mundu pertsonalen inguruan dugun jakintza inportante ia guztia eta mundu horietan zehar nabigatzeko garatu ditugun trebetasunak, bide klasikoaren bidez ikastearen ondorio zuzena dira.
Teoria ofiziala
Teoria klasiko edo lege zaharrekoari, berriz, Frank Smithek bide “ofiziala” kontrajartzen dio, zeina baita, bere ustez, “jasoa, koertzitiboa, manipulatzailea, diskriminatzailea eta okerra”.
Teoria horrek dio ikastea lana dela, eta edozer ikas daitekeela, ahalegindu eta kontrolatuz gero. Teoria hau nagusitu da haur eskolan hasi eta unibertsitateraino. Askok ez diote alternatibarik ikusten. Ikuspegi honek —zeinari deitzen baitiot ikasteko eta ahazteko teoria ofiziala—, ondorio hauek eragiten ditu:
- Jendea behartzea modurik inefizientenean ikastera, zeinak bermaturik daukan ikasitakoa berehala ahaztea.
- Norbanakoak komentzitzea ez dutela ikasiko, ahalegin jakin bat egin ezean, eta hori lortzen ez badute euren errua dela.
- Ikasleak elkarrengandik banatzea, elkarri lagun ez diezaioten.
- Ikasleak eta irakasleak behartzea programa eragingabeak erabiltzera, urreneko agintariek diseinatuak.
- Ikasle eta irakasleei denbora galaraztea ariketa errepetitiboak egiten, zeinen bidez ikastea bihurtzean baita frustantea eta zaila.
- Test diskriminatzaile eta etsigarriak inposatzea, eta hauen bidez ziurtatzea laguntza gehien behar dutenek jasoko dutela gutxiena.
- Ikasleak, irakasleak eta gurasoak komentzitzea hezkuntzari buruzko gauzarik inportanteena direla notak eta graduak.
- Ikaskuntza lehiaketa bihurtzea, zerbait atsegina izan beharko litzatekeenean.
Pingback: Ikasteko eta ahanzteko liburua • ZUZEU