Azken aldi honetan, tarteka-marteka, eta Twitter kontsultatzen ari naizela, begia joan egiten zait Berriaren Estilo Liburuaren (BEL) Twitter kontura. Sarrera berri bat dela, herrietako festak direla edo Kontxako estropadak, konturatu naiz, BEL etengabe ari dela eguneratzen, eta bertako arduradunak lan bikaina egiten ari direla azken berritasunak kaleratzen, horretarako Twitter kontua erabilita.
Praktika ona
Niretzat Berriaren Estilo Liburua da esku artean dudan erreferentzia inportanteenetako bat, laguntzen baitit egunean jartzen. Bertako arduradunei eskertzen diet erakusten ari diren malgutasuna gaur-gaurko gaiak aukeratu (Greziako krisia, herriko festak, arrauna…), eta berauetan egindako hautuen berri lehenbailehen emateagatik.
Hortaz, zehaztu nahiko nuke atzo idatzi nuen txioa, esanez BEL oso lan ona egiten ari dela estilo liburu moduan, eta baita komunikazioaren ikuspegitik.