Hilabetekako artxiboa: urria 2013

Zehaztapena

Egun hauetan artegatasunez irakurri eta entzun dut Espainiako zenbait hedabidetan “La terrorista Inés del Río sale de prisión…”. Lerroburuok okerrak iruditu zaizkit, baina ez dut asmatu nire buruan zergatia ganoraz formulatzen. Gaur, berriz, Berria egunkariaren 15. orrialdean aurkitu dut zergatia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Breaking Bad forever

Bart gauean Breaking Bad telesailaren azken atala ikusi genuen, azken urteko atzena. Jarraipenik ez. Ohi bezala, etxeko txoritokian jarri ginen Bego eta biok, iMac handiaren aurrean, ikusteko telesail zoragarri baten amaiera. Eta bukaera ere halakoxea izan zen, bikaina. Azken urteotan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Mahats batzea 2013

Urriaren 12a berezia izan da aurten, egun horretan egin genuen-eta, atzo, mahats batzea Esteñibar baserrian, Elorrion. Eta bertan ospatu genuen Bego emaztearen urtebetetzea. Beste mahasti batzuetan legez, mahatsa ez zegoen asko, aurten urte kaskarra izan baita txakolinerako, baina umorea eta musika … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Esteñibar | Etiketak , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Bizitza, etenda

The New York Times egunkariak blog interesgarri bat dauka, Life Interrupted, eta bertan 20 urteko neska batek, Suleika Jaouad, idazten du bere minbiziaz, Suleikak leuzemia izan baitu, eta hezur muinaren transplantea behar izan zuen minbizia gainditzeko. Suleikaren bloga oso pertsonala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Josebarekin paseatzen

Paseoak eta paseoak egoten dira. Atzokoa berezia izan zen. Arratsaldean Joseba Knorr lagunaren etxera joan nintzen, gure tabernari kutuna, hilabete pasa oso gaixorik egin ondoren, lehendabiziko aldiz irtetekoa zen-eta kalera, ikusteko zelan moldatzen zen asfaltoan. Lirain eta kolore onarekin aurkitu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Gustavo aurkitu dugu

Orain zortzi urte, saiatu nintzen Gustavo aurkitzen, mutil argentinar bat 1985ean Israelen ezagutu genuena. Orduko ahalegin arrakasta gabearen berri Faroan bertan kontatu nuen. Joan den igandean, ostera, berriro saiatu nintzen Googlen. Hasieran, ezer ez. Baina gero emaitza batek eraman ninduen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Lagunak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina