Itsas bidaldian Mediterraneoan


Abuztuaren 4tik 11ra itsas bidaldi bat egin dugu Bego emazteak, Miren alabak eta hirurok MSC Divina gurutzontzian. Hiri hauek bisitatu ditugu: Venezia, Bari, Katakolon, Esmirna, Istanbul, Dubrovnic eta Venezia berriro. Egun horiez gain, bi egun gehiago egin ditugu Venezian.

Bidaia oso polita izan da, eta gurutzontzia —berau azken maiatzean inauguratu zen— ikusgarria, benetan. Bisitatutako herrietan, niri gehien Venezia, Istanbul eta Dubrovnic gustatu zaizkit, baina bat aukeratu beharko banu, Venezia hautatuko nuke, liluratuta utzi bainau haren edertasunak.

Flickr-en ipini ditut itsas bidaldian ateratako argazkiak, ikusi nahi dituztenentzat.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Itsas bidaldian Mediterraneoan bidalketan

  1. egilea: Aitor

    Gu ere 11ean etorri ginen, ederra izan da bidaia. Segi disfrutatzen Joxe!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude