Ezbaian, sareko telebistan

Robert Wright kazetariak plataforma bat asmatu du, Bloggingheads.tv, eztabaida politikoa Internetera eramateko.  Honetaz eta hartaz hitz egiten da Bloggingheads.tv horretan: Obamaren osasun planak, zergak, Siria, Egipto, euroa, alderdikeria, gutxiengoak…, eta beti bideo kamera baten aurrean, eztabaidak bideoan erakusten baitira.

Bloggingheads.tv 2005ean sortu zen, eztabaida pizteko politika eta ideien inguruan. Eztabaidak bi lagunen artean izaten dira, eta pantaila bakarrean erakusten dira, berau bi zatitan banatuta. Bertako arduradunek diotenez, pozik daude telebista horretan ikuspegi asko eta askotarikoak agertzen direlako.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Ezbaian, sareko telebistan bidalketan

  1. egilea: Luistxo

    Oso ideia ona iruditzen zait. Eta erreproduzitzen ez oso zaila. Interfaze hobekuntzak ere onartuko lituzke webguneak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude