Gida baimenarekin bueltaka

Haserre nago. 58 euro kobratu didate gida baimena hiru urtez luzatzearren. Ez fakturarik, ez eta azalpen garbirik. Hasieran, hiru urtez luzatuko didatela, eta ez bost edo hamar, urtebete falta zaidalako hamargarrena egiteko hezur muineko transplantea egin zidatenetik; horregatik, eta Sintrom hartzen ari naizelako. Hori, medikuaren epaia. Bertako andreak harrituta galdetu dionean ea hamar urte behar diren transplantea egin zidatenetik hiruko muga gainditzeko, orduan medikuak esan dio hiru urtekoa jarri didala Sintrom hartzen ari naizelako.

Durangon gertatu zait, Durango Zentru Psikoteknikoan. Proba guztiak ondo gainditu ditut, baina gero etorri dira komeriak, aipatu ditudanean orain hamar urte izandako gaixotasuna eta Sintrom.

Irudipena dut gida baimena luzatzea bihurtu dela negozio handi potoloa, eta benetan dirua egiten dutela inoiz gaixorik izan garenokin, hiru urteko luzapena emanez gero, —eta ez bost edo hamarrekoa— ziurtatzen baitute diru sarrera sarriagoa. Ez dago eskubiderik.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

5 Responses to Gida baimenarekin bueltaka

  1. egilea: Iñaki Murua

    Orain dela urte pare bat niri gertatutakoa. Agiria lortzera joan eta betaurrekoak kentzeko esan zidaten. Nire bista arakatzen hasi eta betaurrekoak behar nituela esan. Horretarako ez da oso trebea izan behar, ezta?

  2. egilea: Nahikari

    Psikoteknikoa 50 euro kobratu zizkidaten. Ikusmena ere ez zidaten begiratu. – — -¿Qué tal ve?
    – Pues hombre, llevo gafas.

    Ez zuen gehiago begiratu, dokumentuan “Precisa de lentes” jarri zidan….

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Zuen esperientziak ere ikusita, esan liteke sektore horretan katxondeo asko dagoela, katxondeo interesatua baina.

  4. egilea: Goio

    Kasualitatez, nik atzo berritu nuen gida baimena. Arrasaten egin nuen nik Prest! izeneko toki batean.

    Bi froga izan ziren: historiaurreko bideo joko kutre bat eta, ondoren, tramite hutsa zen azterketa medikoa. Guztira, 59 euro.

    Oso garesti iruditu zitzaidan.

  5. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Zenbat negozio ez ote diren antolatu horrelako zerbitzuen gainean! Eta dena bitartekari lan halamoduzkoa egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude