Graceland: 25 urte

Seguruenik hauxe izango da gehien entzun dudan diskoa, Graceland. Horregatik akaso, zur eta lur geratu nintzen jakin nuenean dagoeneko 25 urte pasatxo dituela.

Baina pentsatzen hasi eta bai, gogoan dut Bergarako Udal Euskaltegian nenbilela, egun batean bertako ikasle batek galdetu zidala itzultzeko Graceland abestia. Artean urte pare bat falta ziren Arrasate Press herri aldizkaria abiarazteko, bost Tim Berners-Leek www sarea asmatzeko eta 25 ETAk armak utziko zituela iragartzeko, nire bizitza markatu duten hiru gertakari baino ez aipatzearren.

Euri asko egin du tartean, baina diskoak ez du bat ere indarrik galdu.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Graceland: 25 urte bidalketan

  1. egilea: e-gor

    Bikaina da diskoa, nik 15 urte nituela atera zen eta oso gogoko nuen. Oraindik ere sarri entzuten dut, gustura asko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude