Airbnb: sare globala, merkeago bidaiatzeko

Txiripaz izan bada ere, webgune bikaina aurkitu dut merkeago bidaiatu nahi duten guztientzat: Airbnb sare globala, non bidaiariak aloka dezakeen gela bat munduko 19.732 hiritan, 192 herrialdetakoak.

Nahikoa duzu hiri baten izena idaztea webgunearen azalean, eta bertan zehaztea zenbat lagun zareten eta noiztik noiz arte egon nahi duzuen etxe horretan. Zerbitzuak hainbat aukera eskainiko dizu. Hautatu bat. Hauxe ikusiko duzu:

  • Argazkiak. Dozenatik gora argazkik erakutsiko dizute zelakoa den etxea, eta zelakoa aloka dezakezun gela. Bertatik irten barik, azalpen zehatza aurkituko duzu etxearen eta inguruen gainean. Halaber, aurretik etxe horretan izan diren bidaiarien iritziak.
  • Mapa. Hortxe ikusiko duzu non dagoen etxe hori. Zoom out eginez gero, ondo koka daiteke etxea ikuspegi zabalean.
  • Kaleko ikuspegia. Google Maps-en Street View darabilte hemen erakusteko zelakoa den etxe horren kalea.
  • Egutegia. Atal horretan argi ikus daitekee, hilez hil eta egunez egun, noiz dagoen etxea hartuta eta noiz libre.

Horrezaz gain, eskuin aldean aplikazioak kalkulatu egingo dizu zenbat irtengo zaizun egonaldia, aintzat hartuta zenbat lagun zareten eta bertan zenbat denbora egiteko asmoa duzuen.

Airbnb oso zerbitzu ona iruditu zait, eta primerako weba dauka, ondo antolatua eta bizkorra.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

3 erantzun Airbnb: sare globala, merkeago bidaiatzeko-ri

  1. egilea: Anonimoa

    Benetan zerbitzu ona dela egiaztatzen dut, guk laister 16 eguneko bidai bat egingo dugu eta hor hartu ditugu logela edo etxe guztiak. Logelak bakarrik ez, etxe osoa ere har daiteke. Guri jabeen erantzunak azkar heldu zaizkigu.

  2. egilea: Alber

    Aupa Joxe! Laponiatik agur bat. Beste hau ere ondo zeok, naiz eta ez izan berdina: http://www.warmshowers.org/

    Besarkada bat

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker, Alberto. Erantzuna Laponiatik bidali izanak asko balio du. Ondo-ondo ibili! Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude