Gure haurtzaroko komikiak

Homenaje
Haurtzaroan ez zen komikirik falta izan gurean. Aitari eta amari ez zien grazia handirik egiten guk hainbeste komiki irakurtzeak —tontotu egin behar zarete zuek, tontotu, hainbeste tebeo irakurrita!—, baina guk atsegin handiz irakurtzen genituen, denak gaztelaniaz, jakina. Euskarazkoak askoz geroago iritsi ziren, gaztaroan.

Eta zer irakurtzen genuen? Garai hartan eskura geneukan guztia. Sailkapen bat egin behar izanez gero, sail hauek bereiziko nituzke:

  • Abenturakoak: El capitán Trueno, El Jabato, El guerrero del antifaz, El príncipe valiente, Hazañas bélicas, Gorila, Superman, Roberto Alcázar y Pedrín…
  • Bakeradak: El llanero solitario, Hopalong Cassidy…
  • Xaloak: Mortadelo y Filemón, Zipi y Zape, TBO, Pumby, Super Pumby…
  • Eredugarriak: Vidas ejemplares…

Gehienak etxean irakurtzen genituen, baina bageneukan auzoan areto parrokiala, eta hantxe Vidas ejemplares zen nagusi, Eliza Katolikoaren komiki sorta, non kontatzen ziren santu pilo baten bizitza miresgarriak. Noiz edo behin, merkatu txikia antolatzen genuen baten baten etxeko eskaileretan, komikiak trukatzeko: nik zuri hiru capitan trueno eta jabato bat, eta zuk niri llanero solitario bat…

Egun hauetan bilduma bat sortu dut Pinterest webgunean, Txikitako komikiak, eta bertan jaso ditut gogoan dauzkadanak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun Gure haurtzaroko komikiak-ri

  1. egilea: Ricardo

    Nik ere tebeozale amorratua izan nintzen txikitan eta zuk aipatutako asko irakurri nituen nik ere, batik bat lehen eta hirugarren sailetakoak. Beharbada gaztexeagoa naizelako, beste bilduma pare bat dut oso gogoan:

    • Marvel-eko superheroiak (orduan zuribeltzean eta formatu txikian): Thor, Capitán América, La Patrulla X, El Hombre de Hierro, Sargento Furia, La Masa, Los 4 Fantásticos…
    • Joyas literarias juveniles (batez ere, komiki hutsak zirenak; komikiak eta nobela zituztenak urtebetetze opariak-edo izaten ziren, garestiagoak eta bakanagoak). Komiki horien bidez murgildu nintzen lehen aldiz Julio Verne, Emilio Salgari, Karl May, Mark Twain, Robert L. Stevenson eta beste hainbat idazleren lanetan.

    Oso ederra Pinteresten sortu duzun bilduma. Zorionak!!

  2. egilea: Ricardo

    “Ni ere…”, barkatu.

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Rikardo. Ikusten da, bai, zu beste belaunaldikoa zarela, gazteagoa. Ni ez nintzen iritsi irakurtzera zuk aipatu dituzun horiek. Hala ere, mila esker horiek hemen aipatzeagatik.

Utzi erantzuna Ricardo(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude