Hilabetekako artxiboa: martxoa 2012

Modeloak egin egiten dira

Stephan Bollinger argazkilari suitzarrak bideo argigarria egin du, erakusteko ez duela merezi modeloak eredutzat hartzea, modeloak publizitate agentziek egiten baitituzte. Zelan bihurtzen da baina, neska arrunt bat modelo xarmangarri? Argazkilariak hiru pauso azpimarratzen ditu: Ile apainketa eta makillajea. Bi lan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Graceland: 25 urte

Seguruenik hauxe izango da gehien entzun dudan diskoa, Graceland. Horregatik akaso, zur eta lur geratu nintzen jakin nuenean dagoeneko 25 urte pasatxo dituela. Baina pentsatzen hasi eta bai, gogoan dut Bergarako Udal Euskaltegian nenbilela, egun batean bertako ikasle batek galdetu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Beste jarrera bat pirateriaren aurrean

Trey Ratcliff argazkilariak ozen adierazi du berari ez zaiola inporta jendeak bere lanak kopiatzen baditu. Bost arrazoi eman ditu horretarako. Bit lapurretak eta auzoko dendan lapurtzen diren Tic Tac (txokolatezko) barrak antzekoak dira. Interneten lan egitearen prezioa. Bizitza LUZEA da. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Aupa Athletic!

Ederra izan zen Athleticen garaipena atzo. Lehen zatiaren azken pusketa Xara tabernan ikusi genuen, Elorrion, giro ezin hobean. Bigarrena, berriz, Tanger tabernan, han ere lagun artean. Athletic ikusgarri aritu zen, beste behin, eta orain hilabete pentsaezina zirudiena lortu zuen: partida … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Bi argazkizale handi

Joxe Felix Diaz de Tuestak eta Iker Aizkorbek argazkigintza maite dute. Bakoitzak bere estiloa du —Joxefe erreportari grafikoa litzateke eta Iker naturaren erretratugilea—, eta biek erabiltzen dute Flickr beren argazkiak erakutsi eta beste argazkizale batzuekin sarean jarduteko. Horregatik gonbidatu genituen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Airbnb: sare globala, merkeago bidaiatzeko

Txiripaz izan bada ere, webgune bikaina aurkitu dut merkeago bidaiatu nahi duten guztientzat: Airbnb sare globala, non bidaiariak aloka dezakeen gela bat munduko 19.732 hiritan, 192 herrialdetakoak. Nahikoa duzu hiri baten izena idaztea webgunearen azalean, eta bertan zehaztea zenbat lagun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Gure haurtzaroko komikiak

Haurtzaroan ez zen komikirik falta izan gurean. Aitari eta amari ez zien grazia handirik egiten guk hainbeste komiki irakurtzeak —tontotu egin behar zarete zuek, tontotu, hainbeste tebeo irakurrita!—, baina guk atsegin handiz irakurtzen genituen, denak gaztelaniaz, jakina. Euskarazkoak askoz geroago … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Marilyn

Atzo arratsaldean, etxera heldu eta Marilyn Monroe aurkitu nuen egongelan. Dokumental batean izan zen, Frantzian egina, La2 kanalak emanda. Irudi haiek ikusi eta trumilka etorri zitzaizkidan Marilyn lehendabizi ikusi nueneko flashak. Hamar urte inguru nituen, eta ohean nengoen gaisorik, biriketan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina