Artikuluak ere, Kindlen

Twitter-en jakin nuen —beste behin, zenbat informazio interesgarri jasotzen dudan Twitter-en—, Mikel Lizarralde lagunari esker, jakin nuen badagoela aplikazio bat, Send to Kindle, aukera ematen duena, erabiliz gero Google Chrome nabigatzailean, webgune batean irakurritako artikuluak Kindle irakurgailu digitalean gordetzeko.

Etxean ez daukat Google Chrome, nire macintosh ordenagailua zaharra baita, baina lanean PC bat daukat, eta hor bai. Hortaz, di-da instalatu nuen Send to Kindle Chrome nabigatzailean, eta berau sinkronizatu Amazonen zerbitzuarekin. Atzo bertan, proba bezala, Nicholas Carr-en artikulu ospetsu bat bidali nuen nire ordenagailutik Kindle-era, Is Google Making Us Stupid?, nahi dut-eta berau hor gordeta eduki. Etxeratzerakoan, Kindle piztu, sinkronizatu, eta ziztu batean jaitsi zen goizean bidalitako artikulua.

Probak sekulako poza eman zidan, hemendik aurrera artikulu luze eta interesgarriak ere gorde ahal izango ditut nire Kindlen. Era horretara, nire irakurgailuak badu balio erantsi bat, lehen ez zuena, ez behintzat modu automatikoan eta doan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Artikuluak ere, Kindlen-ri

  1. egilea: Gari Araolaza

    Oraindik ez dut nere Kindlea jaso, (ziurrenez bihar iritsiko zait) baina jadanik dokumentuak kargatzen ari naiz, gehigarri honi esker. Eta gozatzen! Ze inbento ona!

    Eskerrik asko Joxe eta Mikel!

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Ez horregatik, Gari. Pizten duzunean zure Kindle irakurgailua, behin izena-eta sartuta, sinkronizatzen duzunean, berehala agertuko zaizkizu artikulu horiek bertan. Gozada bat da, bai.

Utzi erantzuna Gari Araolaza(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude