Azkenean, zentzua zabaldu da, eta Bildu hauteskundeetan izango dugu. Pozten naiz, ez bainengoen bat ere seguru zer gerta zitekeen. Gauzak ederto asko lerra zitezkeen alde batera, zein bestera.
Gure txikian, Twitter manifestazio handi bihurtu genuen bart gauean, eta horren froga, #freebildu etiketak lortu zuen oihartzuna. Aspaldiko partez, inork ez du beharko bizkarzainik eta inor ez da baztertua izango bere iritzietatik.
Erabaki inportantea izan da, eten duelako orain arteko gurpil zoroa. Ea honek balio duen ETA behin betiko desager dadin. Zorionak denoi!
Baieztapen potoloa, ez? Aipamena egin dizut hemen: http://www.arantzabal.com/orain-ere-politikarako-ordua-da
Bizkartzainena oraindik…
Eta ia bai gurpil-zoroa eteteko balio duen.
Bildu legeztatzea eta hauztezkundetan egoteko aukera izatea poztekoa da. Ez zeukan zentzurik eta ez ezen demokratikoa. Hala ere, oraindik asko falta da gizarte osasuntzu eta gorroto barikua lortzeko. ETA ak egin dituen astakeriak samur ahasten ditugula iruditzen zait, enpatia falta zaigu. Ona da bildu hautezkundetan egotea,baina orain sufritzen ari denari lagundu behar zaio, ea horrela gizarte zoragarri bat lortzen dugun.
Ados, Jagoba. Seguru nago bart gaueko erabakiak lagunduko duela bide horretan.
Iban: Obamak, Sarkozyk, Berlusconik, Markelek, Benedikto XVII.ak eta bankero handiek, besteak beste, bizkarzainak erabiltzen dituzte. Aurrerantzean, gure artean lehendakariak eta zenbait kargudunek ere erabiliko dituzte, baina ez da izango halako edo bestelako partidutakoak direlako, kargu horiek dituztelako baizik.
Bistan da hauteskunde demokratikoak edukitzeak bakearen bidean ipintzen gaituela, PPk (eta euren sateliteek) bultzatutako etengabeko liskar bidetik aldenduz. Zorionak guztioi!