Firefox 3.6 eta 4 artean

Atzo Firefox 4.0 instalatu nuen laneko ordenagailuan, PC batean, eta Google Chrome-ren antza hartu nion. Etxean ere saiatu nintzen Firefox 4.0 instalatzen, baina nire Macintosh PowerBook G4 motakoa da, ez dauka Intel txipa, eta ezin izan nuen Firefoxen azken bertsioa instalatu. Aurrerantzean, bada, lanean 4.0 erabiliko dut. Etxean, ostera, aurreko bertsioa. Biak, euskaraz.

Gustatzen zait Firefox 4.0, nahiz eta oraindik ez nagoen ohituta fitxak URLaren gainean erabiltzen, Google Chromek erabiltzen dituen legez. Pentsatzen dut erabili ahala, ezaugarri interesgarri gehiago aurkituko dizkiodala, Euskalbar eraberritua kasu.

Bestela ere, gustatzen zait Mozilla Firefox, erabiltzaileongan pentsatzen duelako. Atzo hondamendi handia izan nezakeen, etxean 4.0 instalatzerakoan, 3.6 bertsio zaharra ordezkatu bainuen, konturatu barik 4.0 ezin zela instalatu, nire ordenagailuaren arkitektura zaharkitua delako. Orduan ikaratu egin nintzen, pentsatu bainuen nire gogokoak eta gehigarriak pikutara bota nituela. Zorionez, ez zen horrela izan. Firefox 3.6 berriro instalatutakoan, hantxe agertu zitzaizkidan txunkun-txukun gogokoak eta gehigarriak, lehendik neuzkan bezala. Hura alibiyua!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

6 erantzun Firefox 3.6 eta 4 artean-ri

  1. egilea: Julen

    Laneko 4.0aren eta etxeko 3.6aren artean laster-markak, historia eta bestelakoak sinkronizatuta mantendu nahi badituzu, erabili Sync.

    Firefox Sync integratuta dago 4.0 bertsioan (Hobespenetako Sync panelean konfigura daiteke); 3.6 bertsioan gehigarria instalatu behar da ordea: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/firefox-sync/

    Gure datuak makinen artean sinkronizatuta mantentzeko ez ezik, babeskopia gordeta izateko modua ere bada.

  2. egilea: asier

    Ni ere antzera nabil, ordenagailu batzuetan 4.0, besteren batean 3.6. Oraindik ere migrazio fasean, beraz. Gustatu zait, bai. Hala ere, Echofon faltan botatzen dut (ez dut lortu Firefox 4an instalatzerik). Fitxak goi-goian azaltzearena ere ez zitzaidan gustatzen, baina konponbidea du: Ikusi > Tresna-barrak > Fitxak goian.

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker, Julen, gomendioagatik. Kontuan hartuko dut, oso interesgarria da-eta gehigarri hori makinak sinkronizatzeko buruhausterik gabe.

    Asier, 4.0 instalatu nuenean, berak eguneratu zidan Echofon, arazo barik, eta lehen momentutik hasi nintzen berau erabiltzen. Begiratu ondo, zer aukera ematen dizu Echofon instalatzeko. Ondo segi biok.

  4. egilea: newton

    Ni Chromiun-tarra naiz, betidanik erabili izan dut eta oso ongi doakit; hala ere, beste egunean froga egin nuen Firefox 4.0 eta egia esateko aurrera pausu galanta eman dute.

    Argi dago nabigatzaileen munduan gauzak oso bizkor doazela, lagun batek duela aste batzuk IExplorer 9 erakutsi ninduen eta nahiko harrituta geratu nintzen, argi dago batek berritzen duenean besteek ere bertsio berriak ateratzen dituztela.

    Bizkor ibiltzeko Chromiun erabiltzen dut, zenbait add-on nahi izanez gero, argi dago oraingoz Mozilla Firefox dugula errege eta IExploreretik atera nahi ez dutenek ba behintzat 9 bertsioarekin ibil daitezke.

  5. egilea: Josi

    Ni ere instalatu berri dut eta hasieran botoiren bat edo beste faltan somatu dut.
    Trasteatzen hasi eta tira itxura behintzat GARBIA du ezta, garden hoietarikoa, minimalista estilaorekin.
    Ea egun gutxi barru xarma guztio harrapatzen diogun eta firefox-zale amorratuak bihurtuta gauden 😉

  6. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Bada ni oso gustura nabil. Gainera, lanean aurkitu dugu modua fitxak behera jaisteko, lehen zeuden moduan, eta askoz hobeto nabil.

    Fitxak behera ekartzeko, egin klik eskuineko botoiarekin gogokoen karpetak dauden eremu horretan, eta hainbat aukera agertuko zaizkizue. Horietako bat da “Fitxak goian”. Hor egin klik, eta voilà!

    Ondo segi.

Utzi erantzuna newton(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude