Bi entrenatzaile, bi lider, bi estilo. Bien gainean gehiago jakin guran, egun hauetan Mourinho versus Guardiola liburua irakurri dut, gustura irakurri ere, argia eta entretenigarria egin zaidalako.
Lidergoaren ikuspegitik idatzita dago liburu hau, eta horregatik egin zait interesgarri, aspalditik nuen-eta irudipena gaur egungo entrenatzaileak futbol zale handi baino dezente gehiago izan behar direla, aurrera egin nahi badute: liderrak.
Entrenatzaileak eta teknologia berriak
Atentzioa eman dit egileek zelan alderatzen dituzten bi entrenatzaile handi hauek teknologia berrien esparruarekin:
- Futbolaren eremuan, Pep Guardiola izango litzateke Googlen tankerakoa (hurbila da, entzun egiten du, konektatu eta erabaki); Jose Mourinhok, aldiz, Apple dakar gogora (diseinua, sinpletasuna, desafioa, Jobs-en erako kontrola). Bi eredu arrakastatsu, aro berri baterako. (34. or.)