Kirola, politikarien erabilgarri

“Kirola ez da politizatu behar”, esaten digutenek ez dute beldurrik kirola erabiltzeko beren lotsak ezkutatze aldera, egun hauetan gertatu den bezala Kataluniako Estatutuaren auziarekin.

  1. Auzitegi Konstituzionalak, aprobetxatuta Munduko Futbol Txapelketan Espainia finalera iritsi zela eta nazionalismo espainiarra puri-purian dagoela, erabaki zuen epaia aurreratzea Kataluniako Estatutuaren gainean, justu Bartzelonan egitekoa zen kale agerraldiaren bezperarako.
  2. Egun hauetan, baliatuta Espainiako selekzioak Munduko txapelketa irabazi duela, Espainiako egunkariek atzendu egin dute, ia isiltzeraino, Bartzelonako manifestazioaren oihartzuna.

Estatuak baditu milaka baliabide, sibilinoak ere bai, kasu honetan bezala, baina Hego Afrikan harrotu diren hautsak garbitzen direnean, hortxe iraungo du Kataluniaren auziak. Baten batek erantzun beharko du orduan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

5 erantzun Kirola, politikarien erabilgarri-ri

  1. egilea: piban

    * Ea oraingoan txuri ez den gelditzen erantzunen kutxa hau…

    Joxe,

    Politikaz inguraturik bizi gara. Saiatu arren aldentzen eta esan arren hau edo hau ez dela politika, politika guztia da!!! Adibidez bidegorrien irekiera, jai egitarauak, auzoetako obrak… eta tamalez kirola ere. Batzuetan argi ikusten da eta beste batzuetan ez da hain nabaria, baina gure inguruan gertatzen den guztiak dauka usain politikoa.

    Irakasle batek iaz gauza bat esan zigun futbolari buruz, eta arrazoia ein batean eman behar izan nion. Futbola zela XXI mendeko erromatar garaiko zirkua, ikuskizun hau erabiltzen zela masei gai eta arazo garrantzitsuetatik aldentzeko eta despistatzeko.

    Galdera erretoliko bat egingo dizut: Noiz onartu zuen Zapaterok lan erreformaren dekretua??? Pista bat emango dizut: egun horretan Suitzako selekzioak 2010eko munduko futbol txapelketan bere lehen partida jokatu eta irabazi zuen.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Orain bai, agertu da zure testua. Eskerrik asko ahaleginagatik! Eta, bai, arrazoi duzu: “panem et circenses”, horixe da futbola gure garai honetan. Zapaterok arnasa hartu du hilabete honetan, baina bukatu da.

  3. egilea: patxi lurra

    “Orgia nazionalista”: holan deskribatu eban Redondos Terreros politikari sozialistak San Mamesen berak bizi izandakoa euskal selekzinoaren partida baten ostean.

    Espainiar estatuan egunotan ikusitakoa eta entzundakoa be oso urrun ez egoan orgia nazionalista batetik, futbolagaz zerikusi oso gitxi deukona eta politikagaz pilo bat.

    Bilbon, Gasteizen eta abarretan bizi izandakoa be %100 politika izan da, hainbaten sentimendu espainiarraren askatze kolektiboa, armairutik ateratze kolektiboa.

    Bartzelonaren kasuan, ganera, indarkeriagaz ondo nahastutakoa etorri da orgia nazionalista. Ikusi zelan egiten daben kale borroka espainolitoek.

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Eta irrati-telebista guztiek parte hartu dute orgia horretan, zer esanik ez egunkariek. Horixe izan da mundial horrek izan duen gauzarik gogaikarriena.

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude