Joxan Ormazabal, in memoriam

Atzo jakin nuen Joxan Ormazabal hil dela, haur literaturan gehien irakurri dudan idazleetako bat. Gustuko nituen haren prosa erraza eta txinparta. Eta inbidia sentitu nuen orain zenbait hilabete irakurri nionean oso pozik ari zela 60 urterekin erretiroa hartuta. Horregatik, estutu egin zitzaidan bihotza jakin nuenean utzi egin gaituela.

Haren omenez, lotara joan aurretik, goiko bideo hau ikusi — orain dela gutxi Sautrelak egina— eta Antonio Bolas irakurri nuen. Eskerrik asko, Joxan!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

3 Responses to Joxan Ormazabal, in memoriam

  1. egilea: Alber

    Nik ere antzekoa sentitu nuen eta bideo hori ikusi nuen. Bere lanak irakurtzea eta bera gogoan izatea da omenaldirik onena.

  2. Ze pena! Nik ere ANTONIO BOLAS irakurri nuen duela urte batzuk, Patxi Traperok gomendatuta… Afrikan irakurri nuen liburu hura eta hantxe laga nuen, Zanzibarreko hoteltxo batean, beste norbaitek irakur zezan…

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Baliteke halako batean euskaldun galdu batek liburu hori eskuratzea Zanzibarko hotel horretan, nork jakin? Horrela balitz, egingo luke barre apur bat. Ondo segi.

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude