Aurkaria

Aste Santuan liburu bat irakurri dut, ona bezain kezkagarria, El adversario, Emmanuele Carrere idazle frantsesak idatzia, eta bizitza errealean oinarritua. 1993ko urtarrilaren 1ean, gizon batek bere emaztea, seme-alabak eta gurasoak hil zituen. Orobat, saiatu zen bere burua hiltzen, baina lortu ez. Hemezortzi urte zeramatzan gezurra esaten, ez baitzen mediku, ez baitzebilen Munduko Osasun Erakundean, berak zioen moduan, ez baitzeukan dirurik, bere bizitza mailak adieraz zezakeen bezala.

Gezurra da liburuaren gaia, eta irakurlea deseroso sentitzen da, ni behintzat bai, bertan Carrerek ezin trebeago aztertzen baitu zelako mekanismoak ditugun gezurrak asmatzeko, gezur zuriak edo gezur larriak, askotan batak bestera eramaten baitu. Ahal baduzue, irakurri, merezi du-eta.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Aurkaria bidalketan

  1. egilea: Aitor

    Gogoratzen naiz liburu hau orain dela bi urte irakurri nuela, Cadizen, hondartzan. Esperientzia bat izan zen, aspaldi irakurri dudan azpimarragarrienetakoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude