Elurrak ipurdi bistan utzi gintuen

Atzoko elurrak ustekabean harrapatu gintuen, ni behintzat bai. Beste behin, elurrak ipurdi bistan utzi gintuen:

  • Jaiki bezain laster hartu nuen ezustekoa, Elorrio zuri-zuri baitzegoen. Euskadi Irratian, berriz, hitz erdirik ere ez elurraren gainean. Ezta Radio Euskadin ere. Autoan nindoala ere, tutik ere ez. Ezin nuen sinistu: ordu erdiro sekulako matraka emakumearen eguna, oskarrak eta kirolak zirela-eta. Elurra, berriz, missing. Lanera iritsi nintzenean, deitu egin nuen Euskadi Irratira, eta esan egin nien zer gertatzen ari zen. Gero, arreta handiagoa eskaini zioten gaiari, baina kostata.
  • Kanpazar mendateko gaina hartu nuenean —elurra mara-mara ari zuen, sendo— hara non ikusi nuen kamioi erraldoi bat pasatzen, garraio berezietakoa, Elorriorantz. Eta nire artean: zer demontre egiten du horrek hemen, errepidea horrela egonda? Gero, noski, Kanpazar itxita egon zen, ez dakit zenbat orduz, kamioi bat bidetik irten zelako, ez dakit handi hura edo beste bat.
  • Lanera bidean ez nuen ertzain bat bera ere ikusi errepidean, trafikoa zuzentzen edo laguntzen. Etxera bidean ere ez (autobidea hartu nuen horretarako, Eibar eta Durangotik zehar). Zer dela-eta gertatzen da hori?
Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

3 erantzun Elurrak ipurdi bistan utzi gintuen-ri

  1. egilea: Iñaki

    Ertzaintza kartelak kentzen lanpeturik dabil azken aldian…

  2. egilea: oxel

    Aspaldian edur maila itsasora arte iritsiko den edo ez izaten da notizia. Eta edurra itsasora arte iritsiko den edo ez baino, prezipitazioa zenbat izango den da gakoa. Horren gaineko aurreikuspena iristen zaigu guri udaletxera: edurra zein altueratan egingo duen eta altuera desberdinetan zenbat pilatuko den. Esandako moduan, aurreikuspena da, aurten atzora arte bete izan dena gainera (atzo aurreikuspena zen prezipitaziorik ez zela emango), batzuetan ordu batzuk aurreratu edo atzeratu den arren.

    Pena da udaletxera bidaltzen diguten informazioa ez topatzea ez herrizaingo sailaren webgunean eta ezta euskalmeten webgunean ere.

    Kamioiena ere luze hitzegin daiteke, baita edurrarekin autopistan moduan ibiltzen diren 4×4 autoena ere… Badaude herrialdeak legez ipini behar direla neguko erruberak neguan.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Ikusten da, bai, Oxel, informazioa sortzen dela. Arazoa da ez dela banatzen behar den bezala. Baina, zoritxarrez, hori ez da arazo bakarra.

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude