Aholkuak zure liburua promozionatzeko

Atzean Promozio Departamendurik ez duten idazleek ondo hartuko dituzte zenbait aholku, beren liburuak promozionatzeko, horretarako sare sozialak erabilita. Hona hemen bost aholku, Jesse Stanchack kazetariak doan emanak:

  • Egin konexioak behar baino lehen. Alperrik da Twitter kontu bat irekitzea zure liburua plazaratzeko bezperan. Denbora beharko duzu audientzia bat sortzeko. Idazle gaztea baldin bazara, zuk izango duzu irabazteko gehien sare sozialak erabilita.
  • Sartu elkarrizketan, nahiz eta ez izan zuri buruz. Beti zutaz hitz egiten baduzu, nekez eraikiko dituzu konexio iraunkorrak. Beraz, hitz egin honetaz eta hartaz, zure inguruan mintzagai diren kontuez.
  • Erabili sare sozialak zure lana elikatzeko. Twitter ez da soilik erreminta bat zure lanaren promoziorako; erabil ezazu ideiak garatzeko, zuretzat lagungarri izango diren ideiak.
  • Erabili sarea burrundara sortzeko. Ezaguna baldin bazara sare sozialetan, errazago lortuko duzu elkarrizketatua izatea irratian edo telebistan. Erabili Twitter, Facebook eta Youtube zure marka sortzeko. Horrek lagundu egingo dizu.
  • Eutsi sare sozialei. Idazle askori zaila egiten zaie hasieran sare sozialak erabiltzea beren lana promozionatzeko, eta zenbaitek amore ematen dute oso goiz. Ez etsi, eutsi, gorago esan dugun moduan, denbora behar izaten da-eta audientzia leiala sortzeko.
Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Aholkuak zure liburua promozionatzeko bidalketan

  1. Joxe Aranzabal egilea: Egaroa Necesitamos Leer

    Erabat ados Joxe!!! Atrebentzia handiz liburu bat gomendatuko nioke
    idazle den orori: Neus Arquésen Marketing para escritores liburua
    (Alba argitaletxea).

Utzi erantzuna Egaroa Necesitamos Leer(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude