Heldugabea vs heldua

Irakurtzen ari nintzela J.D. Salinger idazle hil berriaren Zekale artean harrapaka, ustekabean esaldi hau aurkitu nuen, eta bueltaka dabilkit oraindik ere:

  • Gizon heldugabearen ezaugarria kausa baten alde nobleki hil nahi izatea da; gizon helduarena, aldiz, kausa baten alde umilki bizi nahi izatea. (235. or.)

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Heldugabea vs heldua-ri

  1. egilea: Xabier

    Eskerrik asko, Joxe, aipuarengatik. Ematen du, bai, zer pentsatua.

    Esaldiaren jatorrizko egilea Wilhelm Stekel austriar psikologoa dugu:

    http://en.wikiquote.org/wiki/Wilhelm_Stekel

    Egilea beste bat izateak ez dio batere indarrik kentzen, baina nori berea…

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko zuri, Xabier, zehaztapenarengatik. Esaldiarekin geratu nintzen, baina ez egilearekin. Zure erantzuna irakurrita, begiratu dut berriro liburuan, eta arrazoi duzu: Wilhem Stekelek esan zuen hori.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude