Gutxitan ikusten da, eta
horregatik aipatuko dut, oraingoan gure fakultatean gertatu delako:
Aitor Zuberogoitiak eta Lierni Alkortak –lehena irakaslea eta
bigarrena ikasle ohia HUHEZIn– liburu bat argitaratu berri dute elkarlanean:
Masa-komunikaziotik informazioaren gizartera. Euskararen bideetan
barrena, non ikuspegi panoramiko globala eskaintzen baitute euskarazko
hedabideen inguruan.
Lehena lankidea dut eta bigarrena ikasle ohia, hemen egin baititu
Ikus-entzunezko komunikazioa eta Humanitateak-Enpresa. Zorionak biei
eta UEUri, berau liburuaren argitaratzaile denez gero.
Hara! Poza eman dit berriak. Irakasle ohi bat eta klasekide bat. Zorionak biei eta Lierniri bereziki lehen lana duelako. Ez da azkena izango!