DJ lanak egiten afari batean

Aurreko batean zenbait senide mahaiaren bueltan elkartu ginen Aitor koinatuaren etxean. Bapo jan, bapo edan eta bapo hitz egin genuen, jakinda, gainera, biharamona jai eguna zela. Halako batean, aprobetxaturik bertako ordenagailuan Spotify zoragarri entzuten dela, berau piztu eta hasi nintzen abestiak aukeratzen, baina disk-jockeyek egiten duten moduan, banan-banan, bat entzunez batera astia ematen baitzidan hurrengoa bilatzeko.

Kontua da sekulako errepertorioa erabili nuela, Matusalenen garaiko abestiekin, bost hizkuntzatan bai behintzat. Barre dezente egin genuen, eta ni harrituta, Spotifyk zelako aukerak eskaintzen dituen. Gau batez, neu DJ. Harrapazank!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun DJ lanak egiten afari batean-ri

  1. egilea: A29

    Iragarkiak entzuteko denpora izan zenuten? Seguru batek baino gehiagok parre egingo zuela 🙂

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Horrelakoetan, bolumena jaitsi eta aurrera!

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude