Zelan askatu Android telefono bat

Bego eta Joxe Arantzazun
Astebete geroago, baina nire urtebetetzeko oparia telefono bat izan da, HTC Tatoo markakoa. Ezbainuen nahi telefonoa loturik ezein telefono konpainiari, Interneten aurkitu nuen aukera bat, bigarren eskuko telefono berria. Bai, badira zenbait lagun telefono berri-berriak jasotzen dituztenak konpainia jakin batekin lortzen dituzten puntuei esker, eta saldu egiten dituzte. Horixe izan da gure kasua.

Joan den ostiralean Gasteizen geratu ginen saltzailearekin. Bertan, mutil gazte bat aurkitu genuen, eta dena gertu zeukan. Bi gauza eskatu genion: dei bat egiteko guri, eta nabigatzeko Interneten, guk erosi behar genuen telefonoarekin. Dena ondo joan zen, eta trukea arazo barik egin genuen.

Android askatu
Bageneukan telefonoa. Orduan arazoa zen berau askatzea, halako eran non aurrerantzean edozein konpainiarekin erabil nezakeen. Horretarako pauso hauek egin nituen, Iñaki koinatuaren laguntzarekin:

  1. Aurretik, PayPal kontu bat egin nuen, ordainketak kreditu txartelarekin egiteko.
  2. Sartu ginen unlock now webgunean, eta aukeratu genuen gure markako telefonoa: HTC Tatoo.
  3. Sartu genuen telefono erosi berriaren IMEI zenbakia, adierazita Vodafoneri lotuta zegoela, eta bidali.
  4. PayPal orri bat ireki zen, esaten zuela 17,5 euro ordaindu beharko nituela telefonoa askatzeagatik. Onartu egin nuen.
  5. Handik hamar minutura, mezu bat jaso nuen nire emailean, eta bertan agertzen zen kode bat. Mezuak agindu zidan lehendabizi sartzeko nik erabili nahi nuen konpainiaren SIM txartela, eta gero kode askatzailea.
  6. Euskaltelen SIM txartela sartu nuenean, telefonoak eskatu zidan sartzeko PIN zenbakia, betikoa, eta ondoren sartzeko kodea.
  7. Behin kodea sartuta eta OK emanda, telefonoa askatuta geratu zen.

Telefonoa txiki samarra da, baina oso itxura ona du. Ezaugarri piloa ditu: telefonoa, nabigatzailea, posta elektronikoa, sare sozialak, argazki kamera, GPSa, etabar, etabar. Orain denbora hartu behar dut berau zelan dabilen ondo ikasteko. Dagoeneko atera ditut hainbat argazki beronekin —larunbatean Arantzazun ateratakoak, adibidez, haur kantariak entzutera joan baiginen, eta tartean hemen goian erakusten dena—, eta horietako bat zuzenean Twitter-era bidali, Lara gure txoriarena.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

1 Response to Zelan askatu Android telefono bat

  1. egilea: A29

    Ez dakit jada gsmspain ezagutuko duzun baina mugikorrei buruz informazio dexente aurkitu izan dut bertan; HTCei dagokionez Tatoori buruz gauza oso onak irakurri ditut baina baita kontrakoak ere. Nik akaso, HTC Magic bat lortzen saiatuko naiz; dirudienez HTC Hero oso ongi dabil, baina nire konpainian ez dute mugikor hori eskaintzen.

    Esango diguzu zelan dabilen HTC Tatoo 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude