Faroak eta biok urteak egin ditugu gaur

Nire urtebetetze eguna zen, 2004an, eta erabaki nuen urte hartako oparia izango zela blog bat. Blogger plataforman sartu, eta bat egin nuen, Faroa, behin-behineko izenarekin, probak egiten nituen bitartean. Askotan bezala, behin-behineko izena behin betiko egin zen.

Hilabete batzuk geroago, berriz, plataformaz aldatu nuen bloga, eta baita itxuraz ere, Goiena.net-era etortzerakoan Maite Rementeriak blog eder hau diseinatu baitzidan opari.

Gaur, hortaz, blogak eta biok egiten ditugu urteak: Faroak 5 urte, eta nik 57. Seguru izan ondo pasatuko dugula!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

10 erantzun Faroak eta biok urteak egin ditugu gaur-ri

  1. egilea: 27zapata

    Zorionak eta aurrera!

  2. egilea: piban

    Zorionak eta urte askotarako!!!

    Gozatu gaurko egunaz eta jarrai ezazu zure blogean ohi dituzun post fresko eta originalak sartzen.

  3. egilea: Nahikari

    Zorionak eta urte askotarako!

  4. egilea: Jozulin

    Urte askotarako! Jarraitu faroa izaten.

  5. egilea: iturri

    Zorionak, Joxe.

    Urte askotarako! Zuri eta blogari, of course.

  6. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko denoi. Hainbeste euri ikusita, esan liteke urte oparoa izango dela datorrena 😉

  7. egilea: asier

    Zorionak farozainari!

  8. egilea: Iñaki Murua

    Zorion bikoitzak beraz.

  9. egilea: patxi lurra

    Beraz eskorpiokideak gara, Joxe. Urteak datorren astean egingo ditut neuk, 19 gitxiago.

    Besarkada handi bat.

Utzi erantzuna piban(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude