Amateurra eta profesionala

Amateurra eta profesionala
Joan den asteazkenean argazkilari eta kameralari asko etorri ziren HUHEZI fakultatera, bereziki lehendakaria bertara etorri zelako Mondragon Unibertsitatearen ikasturte hasierako ekitaldira. Gehienak, bistan da, profesionalak ziren, eta kamera oso sofistikatuak ekarri zituzten. Beste batzuk, berriz, etxean ibiltzeko moduko kamera txikiekin konpondu ginen, ahal bezain ondo.

Yera Sanchez lankideak ezin hobeto harrapatu zuen unea, non amateurra eta profesionala elkarren ondoan saiatzen ari ziren beren lana ahalik eta txukunen egiten, bakoitza bere baliabideekin.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

4 erantzun Amateurra eta profesionala-ri

  1. egilea: oier u.

    Atzo bertan irakurritako artikulu bat ekarri didazu gogora: Un buen fotógrafo 

    Diozunarekin bat egiten dudan arren, artikuluan beste gauza batzuen artean zera dio: “objetivo grande, igual a profesional e igual a genio de la fotografía. Los humanos somos así de elementales.”

    Lehen ere hitz egin da horri buruz, baina “reflex” batek 300-400 euro balio duen merkatuan, erraza da profesionala ematea…

    Askotan emaitza hobeak lortzen ditu jendeak kamera “txarragoekin” armatostearekin baino.

  2. egilea: Larraitz

    Askotan pentsatzen dot: “baina zelan demonio ateratzen dau Joxek hain argazki onak bere kamaratxo horrekin?”.

    Zu zara adibiderik onena. Oso argazki onak ateratzen dituzu kamara normaltxo batekin. Horrek esan nahi dau dana ez dala argazki kamera, badaudela beste osagai garrantzitsu batzuk: enfokea, momentu onena aukeratzeko gaitasuna….

  3. egilea: Joxerra Agirreurreta

    Biotatik zeinek bete dik ondoen kazetari lana? Joxe, hire artikuluen irakurle kopuruek ez zeukatek profesionalen inbidiarik!

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Orain bai, gorritu egingo nauzue. Eskerrik asko loreengatik, baina iruditzen zait exajeratu egiten duzuela apur bat. Egia da ez dela behar kamera handia argazki onak ateratzeko. Egia da, halaber, niri batzuetan argazki onak ateratzen zaizkidala, txar askoren artean. Baina egia da, orobat, gauza asko ditudala ikasteko argazkiei dagokienez: adibidez, zelan erabili ondo flasha.

    Amaitzeko, Joserra, ez zakiat zeinek bete duen hobeto kazetari lana, ez baitut ezagutzen alboko neska, baina bazakiat blog honetako irakurleak ez ditudala saltzeko, zuek zarete-eta nire bitaminarik onena. Besarkada handi bana hiruroi.

Utzi erantzuna Larraitz(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude