Ikusita zelako arrakasta izaten ari den Twitter, mundu osora zabaltzen ari baita etengabe, Dom Sagolla adituak liburu bat argitaratuko du urrian: 140 karakter: estilo liburu bat labur idazteko. Egileak berak Twitter-en aitortu duenez, hiru urte eta erdi egin ditu informazioa biltzen, eta hiru hilabete eta erdi liburua idazten.
Liburuak 272 orrialde izango ditu, eta Jack Dorsey Twitter-eko sortzailetariko baten hitzaurrea izango du. Liburua ingelesez idatzita dago, eta ingelesa izango du aztergai, baina interesgarria izango da, markatuko ditu-eta hainbat puntu, beste hizkuntza batzuetan ere aintzat hartzekoak.
Zerua joko zukeen estilo liburua ere 140 karaketeretan idazteko gai izan balitz
Bai, baina horrek ez luke salduko liburua salduko den moduan, ezta?