Galderarik gabeko prentsaurrekoak

Gero eta gehiago hedatzen ari dira galderarik gabeko prentsaurrekoak. Pertsona edo talde batek deitzen die kazetariei, baina ez die aukerarik ematen galderarik egiteko. Azken adibidea: Mikel Astarloza txirrindulariaren adierazpena, bere ustezko positiboa dela eta.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

8 Responses to Galderarik gabeko prentsaurrekoak

  1. egilea: haritz

    Aupa Joxe,
    Interesgarria hausnarketa.
    Argi dago, komunikazio sailen helburua maiz ez dela komunikazio garbi bat ezartzea hartzailearekin, ezta hartzailea partehartzaile bilakatzea baizik. Komunikazio estrategiak baino, marketin estrategiak dira, ezer argitzea baino, beren tesiak eta “marka irudia” indartzeari begirakoak (kasu honetan, “marka irudia” salbatzea esango nuke). Ez dira prentsaurrekoak, antzezpenak baizik.

  2. egilea: haritz

    “Baizik” hori soberan dago… šŸ˜‰

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Hortxe jo duzu jopuntuan, Haritz. Antzezpenak dira, baina tartean desitxuratu egin dituzte, guztiz, prentsaurrekoak. Kazetariak soberan daude horrelakoetan.

  4. egilea: Haritz

    Facebook-en gai honen inguruko talde bat ere badago, Zabaldun jakinarazi duten bezala.

  5. egilea: iturri

    Espainiako blogosferako kazetari eta komunikazio aditu ezagunenetakoak,
    Juan Varelak, berriki aldarrikatu du manipulazioaren aurkako
    konpromisoa bere blogean. Demokrazia eszenikoa eta figuranteen kazetaritza gisa definitu du egoera.

  6. egilea: e-gor

    PĆŗblico egunkariko zutabegile bat ere gauza berari buruz aritu da: http://blogs.publico.es/joseaperez/55/sinvanguardias/

  7. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko denoi zuen ekarpenengatik. Gaia puri-purian dago, eta ez da harritzekoa alarma eragitea kazetarien artean.

  8. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Ikusita Euskaltube ez dabilela, Goear webgunera igo dut hemengo audioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude