Whistler

Agur Whistlerreri
Joan den igandean Whistler hirira joan ginen, Greyhound autobusa hartuta. Han, Betty eta David lagunen etxean hartu genuen ostatu, egurrezko etxe zoragarri batean. Bego egiten zuenez, piska bat jan eta Pemberton aldera joan ginen, Daviden bila.

Pemberton herria oso Western itxurakoa da, baina egun hartan ke handia zegoen bazterretan, inguruko zenbait mendi erretzen ari zirelako. Linda eta Colinen etxera joan ginen, filmetan ikusten den etxe horietakoa: ederra bezain garestia, edozein aldizkaritan agertzeko modukoa.

Igande gauean afari ederra oparitu ziguten Bridgertarrek, eta han aspaldiko lagunak agertu zitzaizkigun: Bobby eta Marianne. Eguneko beroak joanda, gauen fresko egin zigun.

Whistler mendian
Whistler eta Blackcomb mendiak
Astelehenean Whistler mendira igo ginen, gondola batean, han da, kable batean zintzilik doan kabina batean. Quebec-eko suhiltzaile batzuekin batera egin genuen gorako bidean. Haik esan zigutenez, egun hauetan 10.000 suhiltzaile daude Vancouverren, euren arteko jokoetan parte hartzen.

Gondola utzita, oinez egin genuen mendian gora, baina gero beste aulki zintzilikatuetan jarri ginen, tontor nagusira joateko. Zirrara handia izan genuen ikusita zelako garaiera hartu genuen. Goian jende asko, eta paraje zoragarria. Gero Blackcomb mendira egin genuen, beste gondola horietako batean. Hura ere, ikusgarria.

Behin Whistler herrira jaitsita, hango txirrindulariak ikusten izan ginen, bertan baitaude munduko pistarik handienak mendiko bizikletan ibiltzeko; pista tramankuluz beteak, txirrindulariek ariketak egin zitzaten. Ikustekoa zen zelako jantziak janzten zituzten gehienek, gladiadoreak ematen baitzuten. Astia izan genuen Andrew Shandro agurtzeko, gure aspaldiko ezaguna, eta garai bateko txapelduna mendi bizikletako jaitsieretan. Jaitsi berria zen, talde batekin batera, Whistler menditik behera.

Flickr-en dituzue egun horietako argazkiak, sorta batean antolatuta.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 Responses to Whistler

  1. egilea: Julen

    Orain urtebete Blackcomb-en izan ginenean elurra egin ez zigun ba!
    http://www.flickr.com/photos/nukeador/2722138288/

    Mendiak ikaragarriak eta paraje ikusgarriak. Hartzak ere ez zebiltzan urruti.

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Arrazoi duzu, Julen: mendi horiek ikusgarriak dira, benetan. Gu jaitsi eta puntura, sua piztu zen bigarren aldiz Blackcomb mendian, atzeko partean, Whistlerretik bigiratuta. Hiruzpalau orduz, jo eta ke ibili ziren lau bat helikoptero ura botatzen suari, berau itzali arte. Egun batzuk lehenago, alarma piztu zen, sua indar handiz zabaldu baitzen leku berean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude