Bekatxoa

Joan den osteguna ezkero pikorta bat daukat betazalaren beheko ertzean, ezker begian, eta horrekin nabil amorratuta, oraindik ez da-eta desagertu, nahiz eta tantak ematen ari naizen konjuntibitisa osatzeko, antza denez horixe baita bekatxoaren eragilea.

Atzo lagunarteko bazkaria izan genuen, eta bertan hainbat izen entzun nituen era horrelako pikorta izendatzeko, lagunen jatorriaren araberakoak:

  • Mimor, Mondragoen.
  • Begitxindor, Elorrion.
  • Erle-kisten, Goierrin.

Behin etxean, Hiztegi Batuan begiratu nuen, eta hor bekatxo agertzen da. Galdera egin nahi dizuet bekatxoa izan duzuenoi: zelan osatu duzue? Mila esker, aurretiaz.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

4 Responses to Bekatxoa

  1. egilea: Iñigo

    Gure zaharrek etxeko giltz handia leihoan uzten zuten gauez hozten eta hurrengo eguneko egunsentian giltza hartu eta begitxindorraren gainean jartzen zuten.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Iñigo, zure ekarpenarengatik. Horrelakorik sekula entzun barik nuen. Oraingoz, konformatzen naiz kamamila erabiltzearekin: busti kotoi zati bat baso bat kamamilan eta ipini begian. Atzo gauean horixe egin nuen, eta gaur goizean uste dut begia hobeto nuela.

  3. egilea: asier

    alderdi medikoan ezin lagundu, baina lexikoari dagokionez lerro batzuk idatzi ditut zure omenez 🙂

    honezkero osatuta, ala?

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Jo, Asier! Zer artikulu polita eta jakingarria. Egia esan, euskaldun
    askok ez dakigu askorik horrelako kontuez, harik eta norberari gertatu
    arte. Hori gertatu zait niri, behintzat. Zure artikulu honi esker,
    aurrerantzean gauzak askoz ere argiagoak izango ditut.

    Nire mimorrari dagokionez, zorionez,
    askoz hobeto doa. Egunero pare bat aldiz kamamila beroaz beratzen dut
    begia, lehenago sika dadin, eta gauez pomada berezi bat ematen dut.
    Argazkia, ostera, ez zen nirea, Interneten jasoa baizik, eta erabili
    dut oso ondo erakusten duelako zer nuen, irudirik barik erabili banu
    baino argiago. Mila esker, Asier.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude