Atzo iluntzean Barçak denboraldi
honetako hirugarren txapela jantzi zuen, Manchester United ahaltsuaren
kontra irabazita. Partida ona izan zen, emozioz betea, ikusgarria.
Katalanek txapeldunen pare irabazi zuten, futbol ona eginez. Benetan
poztu nintzen.
Denboraldi honetan Barçak egin duen jokoak
agerian utzi du zelako talde ona duen, eta zein era penagarrian galdu
zituen azken bi denboraldiak, taldea izarrez beteta zegoela, eta izar
guztien buru, Ronaldinho. Nahikoa izan da bera eta Deco kanporatzea,
Alves eta Piqué hartzea, eta Guardiola gidari jartzea, Barça inoizko
Barçarik onena bihurtzeko.
Behin Chelsea eta Manchester United
mendean hartuta eta hiru txapelketa irabazita, nor gogoratzen da
Ronaldinhoz? Bestela esanda, nori inporta zaio? Zorionak Barçari!
Bart Zaldieroaren Xaxa katu ezaguna eta Felix geure katu ez hain ezaguna lotan egoazan bitartean, neu be TBari adi egon nintzan, Barçaren balentria ikusi eta poztu egin nintzan be bai. Aukeran Mantxesterren golen batek emozino apur bat emon izango eutsan, baina tira. Felicitats a tothom!
Goraintziak Felix katuari. Ondo zabiltzate?