Amazonek Kindle Publishing
for Blogs egitasmoa kaleratu berri du. Horren bidez, edozeinek jar
dezake bere bloga irakurgai Kindle irakurgailu digitalean. Horretarako,
hainbat pauso egin behar dira:
- Kontu bat egin egitasmo horretan; ez du balio Amazonen kontu bat izateak. Amerikarra ez izanda ere, egin daiteke.
- Behin kontu bat eginda Kindle Publishing egitasmoan, bidali behar zaio
Amazoni ondoko informazioa: blogaren RSS feeda, azalpen bat, pantaila
argazki bat, eta xehetasun gehiago. Amazonek onartzen badu, zure
blogaren edukiak prest izango dira Kindlen, baten batek nahi badu
euretara harpidetu. - Diruak. Amazonek erabakiko du, ez zuk, zenbat
kobratu zure blogaren harpidetzagatik: blog gehienengatik 0,99 edo 1,99
dolar kobratuko du hileko, eta irabazien %70 beretzat izango dira.
Alegia, Amazonek kobratzen badu 0,99 dolar zure blogaren
harpidetzagatik, eta lortzen badituzu 1.000 harpidedun,hilean irabaziko
dituzu 297 dolar. Gainerakoa Amazonen sakelara joango da. Bestalde,
Amazonek ez du asmorik blogak doan jartzeko irakurgai.
Ez da
marabilla bat, Kindlen blogaren edukiak zuri-beltzean ikusiko dira,
bideoak-eta ezin izango dira ikusi, Kindle oraindik ez dago salgai
Europan… Hala ere, beste kanal bat da zure edukiak urbi et orbi
zabaltzeko. Interesatzen bazaizu, irakurri artikulu hau.