Korrika eta ETAko presoak

Ikusi dudanean gaurko Berria egunkariaren azala
zur eta lur geratu naiz, bertako argazki handiari begira. Argazkian
agertzen dira korrikalariak Iruñeko alde zaharra zeharkatzen,
Korrikaren pankarta aldean daramatela, eta lerro bat atzerago,
dozenatik gora pertsona beste horrenbeste argazki handi eramaten, ETAko
presoenak nik pentsa.

Oraindik ezin dut ulertu zergatik agertzen diren argazki horiek euskararen festa erreibindikatiboan, niretzat horixe baita Korrika. Presoen hizkuntza eskubideak aldarrikatzen ote dira? Eta Inazio Uria euskaldun petoaren hizkuntza eskubideak? Eta Isaias Carrasco etorkinaren hizkuntza eskubideak? (“Etorkinak izan ziren maiz lekukoa eramaten, bereziki Txantrea auzoan: txiletarrak, mexikarrak, katalanak…”)

Era
horretako agerpenek kalte egiten diote euskarari, eta kalte Korrikari
berari ere, euskara euskal herritar guztion hondarea baita, ez batzuena
edo besteena soilik.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

45 erantzun Korrika eta ETAko presoak-ri

  1. egilea: Markel

    Guztiz ados.

    Bizitzako arlo guztiak politizatuta egotea tristea da benetan, egiten diren eskakizun politikoen koloreaz aparte.

  2. egilea: Mikel

    Arrazoi Joxe.
    Nola erakarriko ditugu euskarara kanpotarrak? Horrela ez al ditugu izutzen?

  3. egilea: Jon

    Ni ez nago ados. Presoen senideak euren argazkiak eraman nahi badituzte, ukatu egingo diegu? Ezin dute euren problematika nahi duten lekuan agertu?

    Isaias Carrasco eta Inazio Uriaren senideek ere eraman ditzatela argazkiak, nahi badute. Nor egongo da kontra? Pozik ikusiko genituzke askok. Kontua da seguraski eurak ez direla hurbilduko Korrikara.

    p.s. Aspalidiko argazkiei begira, lehenengo Korrikatik egon dira presoen senideak pankartatik gertu. Lehen edizio hartatik beti molestatu dizute?

  4. egilea: Mariam

    Normal
    0
    21

    false
    false
    false

    MicrosoftInternetExplorer4


    /* Style Definitions */
    table.MsoNormalTable
    {mso-style-name:”Tabla normal”;
    mso-tstyle-rowband-size:0;
    mso-tstyle-colband-size:0;
    mso-style-noshow:yes;
    mso-style-parent:””;
    mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
    mso-para-margin:0cm;
    mso-para-margin-bottom:.0001pt;
    mso-pagination:widow-orphan;
    font-size:10.0pt;
    font-family:”Times New Roman”;
    mso-ansi-language:#0400;
    mso-fareast-language:#0400;
    mso-bidi-language:#0400;}

    Korrikatik presoen irudia kentzeko egiten duzun
    aldarrikapenaren aurrean zenbait hausnarketa:

    Hasteko, harritzen nau argazkia ikusiz hain erraz
    ondorioztatzea ETAko presoak direla, izan ere, zuk ondo dakizunez, Espainia eta
    Frantziako kartzeletan presoak dauden euskal herritar askok beraien jarduera
    polítika eskertiar eta independestiagatik daudela preso. Horregatik, BERRIAn
    ikusi duzun argazkian azaltzen diren presoen artean SEGIko erakundean
    aritzeagatik poliziak atxilotu, torturatu eta kartzelaratutako gazteak, edo/eta
    ezker abertzaleko militanteak  edo beste
    arrazoi politikoengandik presoak dauden pertsonak daudela pentsa daiteke.

     

    Bestalde, Irunean ateratako argazkia izanik , erahildako
    beste pertsona batzuk oroitzeko ere parada izan dezakezula iruditzen zait. Zure
    zenbakietatik ez aldentzeko bi aipatuko nituzke:    Angel  
    Berrueta, Gurasoak Elkarteko partaide izateagatik polizia batek erahil
    zuena eta  Karmele Solaguren bere semea
    kartzelara bisitatzera zijoala bidean hildakoa.

     

    Bide batez aipatu nahi dizut, ( beharbada prentsan ez
    zenukelako irakurtzeko aukerarik izan), 
    bere semea handik hilabete batzuetara kargurik gabe aske utzi zutela.
    Ulertzen dut  hilketa guzti hauetaz
    gogoratu ez izanaz, beraienak ez baitute 
    arrakasta mediatiko eta erakundeen babesa izan.

     

    Datorren astean beteko dira 20 urte presoen sakabanaketa
    politikoa indarrean jarri zutela eta nahi izan eskero aukera edukiko duzu
    polítika kriminal honek erahil dituen preso eta familarren zerrenda luzea
    irakurtzeko parada.

     

    Bestalde, Euskal preso politikoak euskal herritarrak
    direlako  korrikan parte hartzeko aurkera
    ere izan dezaketela iruditzen zait, eta espero dut hurrengo egunetan ere, zur
    eta lur jarraituko duzula, herriz-herri beraien argazkiak Korrikan izango
    direlako , beraiek nahi dutelako, kartzelan ere Korrika ospatzen dutelako,
    euskal herritarrak direlako eta Euskal Herrian milaka pertsona daudelako
    beraien argazkiak, arrotasunez, eramateko prest.

     

    Bukatzeko, nire ustez, beraien presentzia indartzen du
    korrika, zuk esan bezala euskara Euskal Herritar guztion ondarea baita, Preso
    Politikoarena ere!!!!

     

    Korrika HUHEZIko Fakultatetik pasatuko denean  gure ikasle presoen argazkiak ere topatuko
    dituzuelakoan nago!!!

     

    Mariam

     

     

  5. egilea: Joxe Aranzabal

    Lehenik eta behin, eskerrik asko zuen iritziak partekatzeagatik toki honetan. Bistan da gutariko zenbait ez gatozela bat. Horregatik, saiatuko naiz nire ikuspegia argitzen.

    Niretzat Korrika ez da tokia euskal presoen aldeko aldarriak egiteko,  ez ETAren biktimen aldeko erakustaldiak egiteko, eta ezta abortoaren alde edo kontrako oihuak egiteko. Horiek beste zerbait dira.

    Halako edo bestelako aukera politikoren agenda politikotik libre ikusten dut nik Korrika, zeren bestela arazoak izango ditu iritsi nahi duen jendearengana iristeko.

  6. egilea: iturri

    Ez dakit zer pasa den nire komentarioarekin, baina ez da agertu. Badirudi blogak.com-ek captchas sistemarekin tupust egiten duela noizean behin.

    Nik adierazi nahi nuen Joxerekin ados nagoela: bide honetik segituz gero, jai dugu.

  7. egilea: Josu

    Erabat ados, Joxe. Aldarrikapenak bere tokian egin behar dira.

  8. egilea: juan luis

    Guztiz ados Joxerekin, The Organizationaren presoen argazkiak soberan daude Korrikan. 

  9. egilea: tikojaure

    Askok pentsatzen duguna esan duzu. Presoen argazkiak (ez dakit ETA presoak diren edo ez) ez lirateke bertan egon behar. Eskubidea badute, baina euskararekin konpromezua hartu dezakeen hainbat jende aldentzen dituzte horrelako politizazioek. Nire herrian egiten den edozein mugimendu kulturalean daude argazkiak. Horrela, gurekin bat egin zezakeen jendea aldentzen dugu. Guztiak berdin ikusten gaituzte benetan aldarrikatzen gabiltzanari ezer esan barik.

    Mikel, esaten duzu besteen argazkiak ez liratekela bertan egongo bere familiek ez liratekelako bertara joango. Ondo hartuak izango lirateke beste argazkiak eramaten dituztenengatik? Agian askorengatik bai, baina arazoak egongo lirateke, seguru.

  10. egilea: Iker

    ETAko presoak diozu…

    Hor agertzen diren asko ez dira ETAkoak. Zergatik esan duzu hori?

    Iker Araguas eta Hodei Ijurko ateratzen dira. Lehena oraindik epaitu ez duten iruindar gaztea. Poliziak basaki torturatu zuen (poltsa…), eta orain Espainian dute preso, “Segikoa izateaz” akusatuta.

    ETAko presoak…

  11. egilea: Aldo

    Eskerrik asko Joxe, askok pentsatzen duguna hain argi eta zuzen idazteagatik.

    Ausnarketarako inolako zalantzarik gabe.

    Mileseker bihotzez

  12. egilea: Benan

    Erabat ados. Eskerrik asko.

  13. egilea: Eneko

    Erabat ados, Joxe. Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak kendu dizkio Korrikari hori dela-eta.

  14. egilea: Gari

    Ni ere ados Joxe. Eta kontua ez da presoak izatea. Edozein gai izan zitekeen. AHT-ren kontrakoak eta aldekoak ere egingo dute elkarrekin Korrika, errealzaleak eta athleticzaleak eta abar.

    Baina begira, oraingoan ere aitzakia eman zaie eta nor atera da galtzaile?  Korrika bera.
    Nafarroako Gobernuak eten egin ditu Korrikagatik AEKri ematen dizkion laguntzak

  15. egilea: Karmele

    Begira, lagunok UPNkoak ere ados daude zuekin!

    Nire partetik esatea, inor ez dela nor Korrikan zer azaldu behar den eta zer ez esateko, eta batez ere, argazkietan ateratzen diren PERTSONA (“ETAko preso?” hitzak labanak direla esan zuen norbaitek) guzti horiek, Korrika-n egoteko modu bakarra dutela hori. Beren ziegetatik, edo beren herbestetik, Korrikan egon nahiko lukete askok eta askok baina ezin dute. Hori ere ukatuko diegu eurei eta euren senideei?

    Abortuaren alde-kontra konparazio hori ez dut ulertzen bestalde. Presoetako asko (oker ala zuzen) Euskal Herri euskaldun baten alde borrokatzeagatik daude askatasunik gabe. Euren aldarrikapenek badute zerikusia Korrikarekin. Joseba Sarrionandia-ren argazkia, edo Mikel Antzarena lekuz kanpo daude?

  16. egilea: Gari

    Begira, lagunok UPNkoak ere ados daude zuekin!

    …eta? Kontua zein da, zein iritzi dugun ala norekin ados gauden? UPNkoak grabitazio unibertsalaren legearen alde badaude, guk kontra egon behar dugu ala?

    Kontua da argudio bera erabiltzen dela beste aldetik esateko: “Herriko tabernan bazaude, ETAkoa zara” edo “Behin Arnaldo Otegiri telefonoz deitu bazenion ilegalizatuko zaitugu”.

    Ni ez naiz inor esateko nork joan behar duen Korrikan, baina Korrikarekin bat egiten badut euskararen alde nagoelako da, Korrikaren aldarria euskara dela ulertzen dudalako. Oker baldin banago, argitu dezatela aurretik eta gero erabakiko dugu joan ala ez.

  17. egilea: Mikel

    – Ni ere harritu nintzen argazkia ikustearekin. Diario de Noticiasen azalean agertu zenarekin konparatu nuen. Zorionak Noticiaskoei hautatu zituzten argazkiengatik eta idatzi zituzten testuengatik.

    – Uste dut kalte egiten diotela euskarari, kalte handia gainera, horrelako irudiek.

    – Ez nago batere ados Korrikaren edo bertze euskal zernahiren oihartzuna presoen aldeko aldarrikapena egiteko baliatzen dutenekin. Aipatutako kalteaz gainera, ez dut uste mesedegarria denik nahi dutena lortzeko, ezta jendearen atxikimendua  handitzeko ere.

    – Aitzineko lerroaldean errandakoa ez da presoen egoerari buruz nik neronek daukadan iritziaren ondorio, ezta preso daudenen pentsamoldeari buruz daukadan iritziaren ondorio ere. Egon naiteke presoen egoera salatzeko aldarrikapenaren alde (edo ez), eta preso daudenen iritzi politikoarekin ados (edo ez). Uste dut hori garbi ulertu beharko genukeela denok.

    – Ez litzaidake gaizki irudituko presoen aldeko edozein elkartek bere kilometroa erosi eta han bere aldarrikapena egitea, gainerako elkarte politiko, sindikal edo sozialek egiten duten bezala. Nolanahi dela ere, halako guziak ere hobe parte hartze diskretoenarekin konformatuko balira.

    – Hain zuzen ere Nafarroa Baik bere kilometroa erosi zuen Iruñean. Irainak eta bultzakadak hartu omen zituzten Nabairen ordezkariek Korrikako parte hartzaile batzuen aldetik (omen, ez bainuen ikusi; irratian entzun dut salaketa eta bertan izandakoek kontatu didate). Tristea eta salagarria. Nafarroako Gobernuaren menpeko Euskarabidea erakundeak ere bere kilometroa erosi zuen Iruñe erdian. Ez dut inon aditu arazorik izan zutenik.

    – AEKk deus egin lezake halakorik ez gertatzeko? Baietz uste dut.

    – Mila esker, Joxe, gaia plazaratzeagatik, eta zorionak blogagatik.

  18. egilea: Andoni

    Ez dakit oso ongi zer jartzen ari den zalantzan. Jendeak festa eta topagune herrikoietan bere aldarrikapenak adierazteko duen eskubidea edota Korrika euskararen aldeko topagune erraldoi partehartzaile eta zabala den ala ez.

    Lehena baldin bada, utikan. Ez dut denbora galduko hori eztabaidatzen.Badakigu, gaur egun preso baten argazkitik metro erdira egotea delitua izan daitekeela, horretara jarriz gero. Beti izan da horrela modu batean edo bestean. Gogoan al duzue Nafarroan debekatutako korrika edota EAJek publikoki bere militante eta karguei Korrika ez laguntzea eskatu zien hura, aiba korrika berbera izan zen eta bigarrena oker ez banago. Ulergarria da askori ez gustatzea, niri ere ez zait gustatzen korrika ateratzen den jende asko ezta bere aldarrikapenak ere, baina ez zait nahiko arrazoi iruditzen parte hartzeko ala ez.

    Bigarrena bada: aizue, gogoratu korrika milaka herritarren ekarpenarekin osatzen dela. Herri mugimendu, instituzio, alderdi, gizabanako xumek du lekukoa eramateko aukera eta berarekin batera eramaten du dagokion mezua. Horretarako, ongi dakizuenez, kilometroa erosi beharra dago. Eta argazki batean bakoitzak nahi duguna ikusten dugu eta badakizue zertan fijatu naizen Korrikaren mezu ofiziala daraman lekuko eta pankartan eta bertan ez dut topatu eztabaidatzeko moduko ezer. Ah bueno ez bada”euskal presoak euskal herrira” banderola, hori pankarta zeraman tipo baten eskuetan ikusi dut Atarrabain oker ez banago. “Ongi etorri euskaraz bizi nahi duen herrira” da aurtengo mezua horrekin bat  egiten baduzu etorri eta bestela ez. Baino ez eskatu, ez dakit oso ongi nori, AEKri, Anmistiaren Aldeko Mugimenduari eztakit zer esateko, aitortzeko egia alegia, Korrikaren helburua ……. dela.

    Zilegi izango da Segiren elastiko batekin, EAren ikurrekin edota AHTren aurkako elkarlanaren banderolekin korritzea, edo horrek ere norbait atzenduko duenez albo batera utzi beharreko kontua da. Begiratu ezazue 10. Korrikarekin batera AEKk kaleratutako “Euskal Herria Korrika 17 urte 10 pausotan liburua”  hortxe daude 6. korrikako argazkiak non uniformez jantzitako hiru hertzain doazen korrika lekukoa eskuetan.

    Horrelakoa da Korrika eta besterik nahi duenak antolatu dezala. Ea lortzen duen hau baino zabalagoa den zerbait antolatzea. Argazkietan nahi duguna ikusten dugu eta denok ditugu arrazoiak zerbaiten alde edo kontra egiteko baina aitzakia ere gero eta errazago topatzen den salgaia da.

  19. egilea: Joseba L.

    Egia da presoen artean badaudela ETAkoak ez direnak, Espainiako legedi eta epaileen jukutriak baliatuz giza eskubideak urratuz kartzeleratuak. Baina nire ustez, nahikoa da kartel horietan ETAko kide izateagatik preso hartutako bakar bat izatea erabat iraingarria gertatzeko. Eta arbuio hori euskaltzale askok konpartitzen dugu, beraz, kartel horiek Korrikan ateratzea Korrika sostengatzen dugun euskaltzale askorentzat mingarria da, eta euskararen alde batu baino, banandu egiten gaituzte.

  20. egilea: Joseba

    kar-kar-kar ;-), eta zergatik egon behar du ikurrinak Korrikan?

    Hori ere ez baitugu denok berdin sentitzen. Jende asko aldentzen dugu horregatik.

    Segi-segi espainolek markatutako bidetik eztabaidan kar-kar-kar 😉

    Txoruak!

  21. egilea: Peru

    Nik zera proposatzen dut: Korrikarako denok tunika zuri batekin jantzita joatea, elkarri eskua emanda jauzi ttikiak eginez, zerura begira. Ez aldarrikapenik, ez distortsiorik, ez kartelik, ez espainolen bihotzean xixta egin dezakeen inolako ikur, soflama edo eztarriko marrantarik gabe. Halan, seguru halan, Joxe eta Joxeren segizioko guztiok, halan, diotsuet, UPNko Bartzinak eta enparau guztiek azkenean onartu egingo gaituzte, eta bedeinkatuko, eta seduzituta geratuko dira gurekin, gure bihotz garbi eta aratzarekin. Orduan bai, dirulaguntzak emanen dizkigute, eta ikastolak -barka, euskararen tenpluak- bultzatuko, eta euren seme-alabak tenpluotara bidaliko dituzte, eta alfabetatuko dira eta… batek daki, bide akasgabe, bake-baketsu, bakezale, elkarreragile eta guztiz eder horretatik joanda, igoal, mundu guztira hedatuko da euskara… batek daki.

    Joxe, joan zaitez zu zeu testiguarekin. Besteok gibeletik jarraituko dizugu.

  22. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker aldez edo moldez parte hartu duzuenoi eztabaida honetan, ikuspegi batekoei eta bestekoei, denon artean aberasten ari baikara elkarrizketa, kasu honetan Korrikaren inguruan.

  23. egilea: Pello Irizar

    AEK-k antolatzen du Korrika, bestela parte hartzeko arauak jarri ditzatela ta listo. (ea nork ikusten den korrika horrela, edo ekarpenak egiten).

    Korrika kalean egiten da eta kalean edozer aldarrikatzea askea da.

    Euskara bera ez du hizkuntzak bakarrik osatzen, gizartea da euskararen alderik garrantzitsuena.

    Erabili zuek ere Korrika presoen aldeko aldarrikapenen aurka zaudetela aldarrikatzeko. Adibidez egin pankarta bat “Euskara presoen egoeraren aldarrikapenen gainetik” Niri oso ona irudituko litzaidake, ados egon edo ez.

    Hemen oso ondo azaldu den bezala, nik Athletic-en kamiseta eramatea ere ez da ulergarria.

    UPN-k egin duena ere ondo iruditzen zait. Beti egin du berdina, zergatik ez oraingoan. Nafarrak dira hori aldatu dezaketenak beraien bozkekin, baina UPN-k jarraitzen badu nafarrek hori nahi dutelako da, gustatu edo ez.

  24. egilea: Pello Irizar

    Aipatu nahiko nuke ere beti poztu naizela Euskal Herrian bizi naizelako, horrelako eztabaidetan ikusten baita buruari bi buelta ematen dizkiogula euskaldunok gauzak pentsatu eta esan aurretik, arro nago.

  25. egilea: eneku

    Argi eta garbi dago min askori egiten diguna. Aekren esku dago gure iritzia kontuan hartu ala ez. Orain artean ez du asko egin, edo ez diote egiten utzi… ezker abertzale ortodoxoak ere sarri ez duelako errespetua sobera demostratzen… Badakigu zertaz ari garen, ahaztu kontu hau ikurriña eta bestelakoekin nahasteaz, konparazio merke horiek egiten bizitza osoa eman dute askok, presoak euskaltzaletasunaren sinonimo balira…No cueeeela! Harira:  Kilometro guztiak akaparatzen saiatzen dira, bai ala bai, falta gabe, dudarik gabe, beti, gehiegi… gehiegiegi: emakumeena, gazteena, umeena, langileena, sunsukordarena.

  26. egilea: motx

    – Euskal presoen argazkiak agertzea, gaizki, erakarri beharrean aldendu egiten duelako.

    – Ikurrina erabiltzea, gaizki, karga politiko handiegia duelako.

    – Korrika Tuteran hastea, gaizki, kanpotik etorri eta eremu erdaldunean euskara inposatu nahi adierazten duelako.

    – Korrikaren leloa “Ongi etorri euskaraz bizi nahi duen herrira” , gaizki, asko direlako elebitasunaren aldekoak direnak.

    Ederki gaude, denerako badugu !! Eskerrak PSOEkoak badatozen inposaketarik gabeko euskararen alde hizkuntza askatasuna aldarrikatuz.

    Eta bitartean, demokratikoki, ezarian-ezarian amore ematen jarraitu beharko dugu.

  27. egilea: arrikitaun

    mesedez, utzi matraka emateari! portzierto petoa erosi duzue?

  28. egilea: baltuna

    Nik dakidan bakarra batenbatzuk beraien bulegoan poz pozik egongo direla, berriro ere euskaldunon artean burrukan ibiltzea lortu dutelako. Beraien planak beste aurre pauso bat egin du gaur, eta ez pentsa ETA-ko presoen(horrela deitzen zaie orain ezta?) argazkiak daramatzanen errua denik.

    Bitartean gaur beste 8 gazte Hernaniar barrura, larunbat gauean beren herrian korrika zebiltzan, gaur bertatik pasako balitz ezingo lukete bertan egon, eta badaezpada ez utzi lagunei zure argazki bat eramateko bertara, batzuk gaizki sentituko dira eta.

    Inork ez du gugan ezer ona egiteko penstatzen eta batzuk beti besteengan pentsatzen, honi gaizki iruidituko zaio, honek atzo zera esan zuen…. Zuek segi beraie amen eta amen esaten horrela bukatuko dugu eta, hori nahi dute, bide onetik zoazte.

    Harritzen nau horrenbeste denbora eta gero oraindik ere beraien jokoan ain errez erortzea.

    En fin.

  29. egilea: aiztierdi

    Ez nator bat zurekin, Joxe. Hanka barruraino sartu duzula iruditzen zait. Absurdura ere eraman daiteke zuk eskatzen duzun ‘garbizalekeri’ hori Donostiako Egian ‘fuck nazi’ lelodun kamixeta duen gazteari esanaz kentzeko kamixeta.
    Eztabaida honek burura ekarri dit Eutsi filma (badakizue, Tourraren karga mediatiko itzela aprobetxatzen duten bi langile kaleratuen komeriak azaltzen ditu). Zenbat eta zenbat aldarrikapen ez ziren ezagutaraziko hango eta hemengo kirol-probatan? eta ikusiko ditugunak, krisiak herrikide mordoa utziko baitu kale gorrian!
    niri ongi iruditzen zait medioetatik baztertuta dagoenak aukera horiek guztiak baliatzea bere mezuak azaleratzeko, formak zaintzen diren bitartean (eta ez dut uste formetan inolako minik egin dutenik korrikalari horiek).

  30. egilea: Amonamantangorri

    Lixto: Norbait ausartu da esatera. Nafarroako Gobernuak bere kilometroaren dirua itzultzeko eskatu dio AEKri. Noren errua den? “ETAko presoen” fotuak daramatzaten euskaldun gaixto, patxikontra, nekoso horiena.

    Barkatu, baina Nafarroako Gobernuak teatro hau nahita egin du: Lehenik erosi eta gero dirua itzultzeko eskatu, horrela titularrak saldu eta botuak irabazteko. Gobernu honetxek berak Euskaltzaindiari dirulaguntzak erretiratu zizkion instituzio honek -hori bai errespetu falta!- bere mapetan Euskal Herriaren mapa jartzen zuelako. Fatxa intolerante premoderno hutsak direlako egin dute hori., eta argazkiek ez dute zer ikustekorik.

    Txintxoa eta jator-jatorra izanagatik ere, norbait ongi tratatuko dutela ezin da segurua izan. Hori, haurtzarotik ateratzen hasi eta alu-barrabiletan bizarrak haztearekin batera konturatzen gara. Bizitzaren lezioetako bat da, eta inuzentzia galtzearekin ikasten da.

    Ez gaitezen hain, hain, hainnnn iñuxenteak izan. Joder.

  31. egilea: Amonamantangorri

    “Ezker abertzaleak kilometro gehienak akaparatzen” baditu, horretan saiatzen delako izanen da eta horrelako gauzetara ezker abertzaleko jendea apuntatzen delako. Nork erosten eta korritzen ditu kilometro gehienak Erribera nafarrean eta arabar Lautada zabal desolatuan? EGItxuek, Euskalteleko langileek, San Migeleko zerbezalariek?

    AEK ez du ezker abertzaleak artifizialki  kontrolatzen: AEK sortu zuen jende asko eta asko ezker abertzalekoa zen. Eta ez dute beren burua ezkutatzen.

    Horrelako mobidetan dabilen jende asko ezker abertzalekoa bada, hori ez da ezker abertzalekoek gainerako jendea uxatzen dutelako. Jende mota bat hasiera-hasieratik egon da holako kontuetan sartua, beste jende mota bat geroxeago apuntatu zen. Beste jende mota bat, ordea, ez da inoiz horrelako istorioetan ibili, eta ez dute inoiz gogo handirik erakutsi. Aitzakiak, aitzakiak, aitzakiak.

    Eta halaxe esanen dit norbaitek:

    – Aizank, baina ni demokrata-kristau moderatua naunk, eta korrikan hainbeste erradikal tximaluzeren artean ibiltzea deserosoa egiten zaidank.

    Ba txo-ño, geldi hadi etxean eta sartzank mingaina ipurtxulotik.    

  32. egilea: Iagoba

    Erabat ados Joxerekin.

     ETA k ikaragarriko kaltea egin dio euskera, non jende askok gorroto duen Euskera, hiltzaileekin identifikatzen dituztelako. Miñ ematen dit nere hizkuntzari Eta k egin dion kaltea, PP k , PSOEk edo ta Franco k bere garaian ez baidute lortu talde terrorista batek sortzen duena , amorrua hizkuntza bati.  Denok saiatu beharra daukagu hemen jaio edo ta kanpotik etortzen direnak gure hizkuntza ikastea, hitzegitea nahi izatea eta hortarako ETA ren presentzia kalegarria da.

     

     

     

  33. egilea: Vego

    Erabat ados, Joxe, ni oraindik tripakominez nago Iruñean gertatutakoarekin. Gure hirian NOTA eman behar dugu eta gainera talde batzuk lekukoa hartuta ziztuka hasi ziren, ulertu ahal da hori???

    Nora goaz?????????

  34. egilea: Joxe Aranzabal

    Enrike, ni ez naiz nor esateko —eta ez dut esan— Korrikan nork hartu behar duen parte eta nork ez. Nik esan dut hanka sartzea iruditzen zaidala aldarrikapen politikoak sartzea Korrikan, alde batekoak zein bestekoak, zeren identifikatzen bada euskara joera politiko baten agendarekin, horrek zaildu egingo du euskararen onespen zabala.

    Zurekin bat etorrita ere espetxeetan euskal presoen eskubide asko urratzen direla eta hipokrisiak ere baduela tokia Korrikaren inguruan, argi dago ez gatozela bat Korrikaren eszenifikazioaz.

    Eta amaitzeko, diozu “AEKk euskal presoak ere omendu dituela”. Nik ez diot inon horrelakorik irakurri AEKri. AEK-k omendu ditu ala zenbait jendek AEKren antolaketa baliatuta?

  35. egilea: Malen

    Ni bai gelditu naizela zur eta lur zure oharra irakurrieran… baina zu non bizi zara, txo, ze planetatan? Euskal gizarteko ze sektorek bultzatu eta sustatu dute, ba, euskara historikoki…? egin diozu galdera hori zeure buruari? Nork eman zion arnasa eta babesa AEKri Eusko Jaurlaritza bera itotzen saiatu zenean urteetan zehar, ze jendek sortu, babestu eta lagundu zuten Egunkaria jaurlaritza proiektu paralelo instituzionala sortu nahian zebilenean? ze sektore politiko da internoki euskara hutsez funtzionatzen duen…EAJ? ba ez, ezker abertzalea. Mila galdera etortzen zaizkit burura arrapaladan baina erneguak gaina hartzen dit holako txotxolokeria bat irakurri ostean. Gainera, ta bukatzeko, ez zara ezta orijinala: orain dela urte asko entzun nuen kexu bera beste batzuen ahotik ere… badakizu non dauden horiexek beraiek orain? hobeto ez dut jarraituko. Osito de peluche, bete betean asmatu duzu zure asmoa urteko disparatea botatzea bazen. Errespeto osoz baina baita ere gauzei bere izenez deituz.

  36. egilea: Joxe Aranzabal

    Egia esan, zenbaitetan nik ere zalantzak ditut non bizi ote naizen. Lizardi, Aitzol, Lauaxeta, eta geroago Koldo Mitxelena, Luis Villasante, Gabriel Aresti, Juanito San Martin, ikastolen mugimendua… horiek guztiak ezker abertzalekoak ziren? Ala “historikoki” hori hasten da zuri komeni zaizunean?

    Nik garbi daukat ezker abertzaleak lan handia egin duela euskararen alde. Hala ere, arriskutsua iruditzen zait joera politiko jakin batek euskara patrimonializatzea, zuk egin nahi duzun bezala, azken aldian euskarak aurrera egin badu, jende askoren lanagatik egin baitu, tartean ezker abertzaleko jende askorena.

    Amaitzeko, eskertuko dizut, Malen, azaltzen badidazu zertara datorren “osito de peluche” hori.

  37. egilea: Malen

    Bi ohar nire aldetik, argibide gisa ta azken pausu bezala ze ez daukat eztabaidan jarraitzeko asmorik.

    Osito de pelucherena nire lagun min baten esakera da ta ikusten dut idatzi nuen eran ez dela ulertu; lasai, ez da irain pertsonal bat-eta. Nire lagun horrek (euskaltzale petoa ta espainiar kartzela baten dagoena prentsaurrekoak emateagatik, portzierto) erabiltzen du esakera hispano hori norbaitek zerbaitetan bete-betean asmatu duenean adierazteko, baina noski tonu ironiko nabarmenarekin.

    Bigarren argipena zuk aipatu dituzun figura euskaltzale horien ingurukoa da. Egia da horko horiek guztiak euskaltzale finak izan zirela bakoitza bere garai ta esparruan baina baita egia da salbuespenak izan zirela: Arestik (nire heroi txikia, jakinzazu) joera gorriak zituen baina EHan gorriak ez dira izan, mugimendu politiko moduan, oso euskaltzaleak prezisamente. Berdin esan daiteke Juanito San Martinengatik: eibartarra txapela kentzeko pertsona zen baina ez didazu esango PSE-PSOE, UGT ta enparauak euskaltzaletasunaren paradigma izan direnik, ez? oraindik karpeta baten daukat UGTren prentsa errekorte bat ta hola esaten du: “Castellanoparlante, matricula a tu hijo/a en el modela A! Lo hablan mas de 300 millones personas en el mundo, etc”. … ez gara atzo jaiotakoak, eh?

    Bestalde, aipatzen dituzun jelkide euskaltzaleei buruz, bi ohar: batzuk gerra ingurukoak dira baina orduan EAJ zen gero ENAM izan dena, nazio askapenerako mugimendu anitz bat ta euskaltzaleak bertan zeuden (gero, mendearen bigarren zatian, nabarmenki ENAMerantz egiten duten bezala). Mitxelena, Villasante… erabat ados. Baina hemen galdera da: salbuespenak-salbuespen zer indar edo mugimendu politiko da euskararentzat aktibo bat ta zein(tzuk) traba ta oztopo? Ikusi nahi duenarentzat hor dago eguneroko errealitatea, ez diskurtsoak.
    Fini.

  38. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Malen. Orain zure ekarpena askoz ere argiago geratu da. Nire partetik ere, besarkada bat eta nahi duzun arte.

  39. egilea: manu

       Historian zehar euskararen aldeko lanean baten bat gailendu bada  alderdietatik kanpo aritu diren pertsonak (eta eratu dituzten taldeak) izan dira. Euskal Herriko hiririk handienean egin nuen Korrika eta bertan, Azkuerengandik hasita Antzokia martxan jarri zutenenganaino, horrelako ekintzaileak konstante bat izan dira. Egia da EAJ, EA eta gehienbat HB inguruko jende askok ere lan egin duela gogor, baina betiere euren proiektu politikoak lehenetsiz (euskara ez da izan ardatz nagusia) eta inoiz ez dira izan gehiengoa euren alderdietan.

       Horren ondorioz heldu gara egungo egoerara. Hainbat kilometrotan zehar alboan izan nituen argazkiak zeramatzatenak. Euskaldunak izan arren askotan gaztelaniaz aritu ziren, neurri batean euskara tresna baita beraientzat eta ez helmuga. Uste dut hor dagoela eztabaidaren koxka.

       Azkenik, ez dut uste hemen azaldu diren hainbat jarrera espainolen aurrean amore eman beharretik edo inuzenteen munduan bizitzetik datozenik. Kezka hori plazaratu beharra aspalditik somatzen zen eta, funtsean, herrigintza beste era batera planteatzearekin dago lotuta.

  40. egilea: Peru

    “Hainbat kilometrotan zehar alboan izan nituen argazkiak zeramatzatenak. Euskaldunak izan arren askotan gaztelaniaz aritu ziren, neurri batean euskara tresna baita beraientzat eta ez helmuga.”

    Ederra bota duzu, Manu! Hara, ni ezker abertzalekoa naiz eta ez dut inoiz hizkuntza tresna gisan ikusi, helburu gisan baino. Eta ni bezala, nire inguruan ezker abertzalean dabiltzan 4tik 4k. Baina ezker abertzalea desprestigiatzeko den-denak balio duenez, ezta? Zer samurra den gero, eta zein dohainekoa, argazkiak daramatzatenen euskararekiko konpromiso eza salatzea! Hori ikusia genuen espainolisten aldetik, baina tristeena zera da, euskarazale omen diren batzuen ahotik entzutea. Herrigintza -eta baita euskalgintza ere- beste modu batean planteatzeari dagokionez, ados nago. Baina gakoa ez dago, inondik ere, presoen argazkiak daramatzatenak euskaraz ez egiteagatik kritikatzean (portzierto, joan Batzokietara, ea zenbat euskara entzuten den!). Hasi beharko ginateke euskararen alde gutxi baino gutxiago egin eta euskaraTIK bapo-bapo bizi diren asko eta askoren gainean hitz egitetik. Hain justu, euskararen munduan “medratu” duen txupoptero asko hasiak baitira, beren irudi inpolutoa arriskuan ikusita, euskararen alde gogor eta fin ari diren ezker abertzaleko “apestatuak” jopuntuan hartzen, hain zuzen ere, euren estatus hori “zikintzen” dutelakoan… eta segi nezake… baina ez dut gogorik.

  41. egilea: maritxu

    Erabat ados Joxeren azalpenekin. Halere, ideia pare bat gehituko nituzke.
    Euskaldun eta euskaltzale asko ixilik egon gara hainbat urtetan, baina horrek ez du esan nahi ados geundenik ETAren eta ezker abertzalearen estrategiekin.
    Ezker abertzalea ezinbestekoa da euskararen normalizaziorako prozesuan baina horrek ez du esan nahi bakarrak edo hoberenak direnik. Euskararen erabilera normalizatuko bada denon inplikaziotik etorriko da.

  42. egilea: manu

       Peru, ez pertsonalizatu kontua. Badakit jende askok koherente jokatzen duela Batasunan, baina era berean egia da kontatu dudana. Antzerako pasadizoak ehunka konta ditzake manifetan edota txosna giroan ibili den edonork (izan ere horixe da neure ingurune naturala; alderdiekiko atxekimendu bakoak ere ibiltzen gara horrelakoetan).

       Herrigintza beste oinarri batzuetatik abiatzeko prest bazeude, primeran. Hor dago gakoa: hizkuntza komunitatea erdian kokatu duen proeiktua abiarazi eta horri lagunduko dion politika egin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude