Iritsi da karapaixoa

Garizuman, karapaixoa
Atzo Fatima etorri zen, arreba, eta Mirenentzat karapaixoa ekarri zigun, Arizmendi ikastolan egina. Gurean karapaixoa berezia baita, botila bat ardo ireki genuen, arrautzak frijitu, eta armonia ederrean jan genuen. Afari berezia, inondik ere, urtean gutxitan gertatzen den horietakoa.

Karapaixoa da ogi berezia, triangelu formakoa, eta ertz bakoitzean arrautza egosi bana ditu txertatuta. Erdian, berriz, txorizoa. Garizuman egiten da, eta, Debagoienean behintzat, ohitura da aitapontekoak eta amapontekoak beren besoetakoei oparitzekoa. Gurean beti karapaixoa esan izan zaio. Elgetan, berriz, garipaua. Eta Durangaldean, mokotza.

Gure kasuan, Fatima ez da Mirenen amapontekoa —Miren ez dago bataiatuta—, baina ama Paula hil ondoren, nahi izan du ohiturari eutsi, eta berak oparitzen die orain karapaixoa familiako gaztetxoei. Zure osasunean eta gure gizenean, Fatima! (Argazkian: Bego, Miren eta Zanna)

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Iritsi da karapaixoa-ri

  1. egilea: Iñaki

    Que rico patatin, Aitita Bittorek esaten zuena.
    Ba on egin dagizuela.

  2. egilea: Anonimoa

    Iñaki lehengusuak esandakoa ea ahaztuta neukan, baina horixe zen hain zuzen gure aittitta Bittor, txistulari eta sakristauak, esaten zuena oso gustuko zuen edozertaz. Eta egia esan bai jaterakoan bai eta edaterakoan, oso oso esker onekoa zen.
    Ba Ana eta biok probatu genuen Mokotza horren zatia eta egia esan egon zen:  oso oso……..Gutxi
      Txantxa izan da . Milesker eta Betor gure Esteñibarko Fatima maizago.

Utzi erantzuna Iñaki(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude