Blogari ona, twitterlari eskasa

Aspalditxo irakurtzen dut Enrique Dans-en bloga, informazio asko eta hausnarketa interesgarriak ematen baititu, batez ere teknologia berrien inguruan. Twitter-en ere, badut haren aditzerik, abendua ezkero-edo jarraitzen natzaio-eta.

Baina Twitteren ez da bat ere interesgarria Enrique Dans. Bere Blackberry telefonoa erabiltzen du era honetako mezuak bidaltzeko:

Erabiltzen du Twitter bere GPSa balitz bezala. Baina horrek niri ez dit ezer eskaintzen. Beraz, ezabatu egin dut nire Twitter kontuan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 erantzun Blogari ona, twitterlari eskasa-ri

  1. egilea: juan luis

    nik ere ezabatu nuen, bere egozentrismoaz nazkaturik. Horrelako kasu asko dago Twitterrean, zoritxarrez.

  2. egilea: ainhoa

    Gogor samarra iruditu zait Dans-i buruzko iruzkin hau. Norbait izen-deitura eta guzti sarean kritikatzea ondo pentsatu beharreko zerbait izan beharko luke nire ustez.

    Inork ez digu esaten nor segitu behar dugun blogetan edo twitterren, ni neu harritzen nau zenbatek segitzen nauen twitterren (oso gutxik baina gehiegik nire gusturako) jolasteko baino erabiltzen ez dudala kontuan hartuta.

    IKTen erabileran aditu izanik ere, berak nahi duen eran erabil dezake bere twitterra nire ustez, publikoki egozentriko nazkagarritzat salatua izan gabe. Batek daki, beharbada erabiltzen du bere lagunekin konektatua sentitzeko. Inork ez du inor behartzen inorren twiteoak segitzera, azken batean.

  3. egilea: jokinsu

    Nik ez dut Enrike ezagutzen bere pertsonalitateari buruz iritzi bat emateko eta ez dut uste bere blog edo twitterra dena esaten duenik.

    Horregatik, berari buruz horrelako kalifikazioak, juan luis, gehiegitxo iruditzen zait. Dena den, azken batean zure iritzia da.

    Eta denok dugu aukera jarraitu edo ez jarraitzea.

    Nire ustez blogosferan bere izena lortu du eta nahiz eta esaten duen guztiarekin ados ez egon, bere meritua ere aitortu behar zaio.

    Nahiago ditut bere alde positiboekin gelditu, negatiboak kritikatzea baino 😉

    Txintxoak izan

Utzi erantzuna ainhoa(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude