Emakume antzezlerik politena

Joan den ostiralean uste dut ikusi nuela albistea telebistan, eta zioen Britainia Handian aukeratu zituztela inoizko emakume aktorerik politenak. Hauxe zen sailkapena:

  1. Audrey Hepburn
  2. Angelina Jolie
  3. Grace Kelly
  4. Marilyn Monroe
  5. Sophia Loren

Nik, berriz, inoiz ez diot ezer berezirik ikusi Audrey Hepburni, Angelina Jolie oso artifiziala iruditzen zait, eta Grace Kelly, ederra bezain hotza. Gaztaroan Marilyn Monroe izan zen nire ametsetako emakumea, eta sailkapen horretan, bera jarriko nuke tokirik gorenean. Bigarren Sophia Loren. Eta hortik atzera, nahi dituzuenak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

5 erantzun Emakume antzezlerik politena-ri

  1. egilea: Luistxo

    Guztiz ados Jolie eta Hepburni buruz. Eta Marilyn goian, noski. Horrez gain, Grace Kellyren hoztasuna gogoko dut, eta hura bezain hotz eta ederra, Lana Turner.

  2. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Bai bai, Marilyn lehenengo. Espaloian erosi barri daukagu bionbo bat haren erretratuakin…

  3. egilea: rushmore

    Eta non ahaztu dute Ava Gardner!?!?! Angelina Ava wannabe bat besterik ez da nere ustez, batez ere sudurra operatu zuenetik, jaja.

  4. egilea: michael landon

    Ametsetan hasi ezkero zerrenda amaigabea litzateke: Raquel Welch, Grace Kelly baino oraindik hotzagoa den Kim Novak, Kim Bassinger, Julie Christie, Eva Mendes, Monica Bellucci (forza Italia!), H.Berry, Charlize, Rita, B.B., eta noski, Pe.

  5. egilea: Gotzon

    1- Audrey Hepbrun (Dudarik gabe)
    2- Winona Ryder (Nere ustez Audrey Hepbrunen itxura eta edertasuna Winona Ryderrena konpara daiteke soilik. Haien arteko antza harrigarria zen. Gainera lehen aldiz ikusi nuenean pantailan, hartaz maitemindu nintzen. XD
    Argazki batzuk: Winona 01 Winona 02 Winona 03 Winona 04 Winona 05

    3- Angelina Jolie (Emakume zoragarria zentzu guztietan)

    4- Zhang Ziyi (Zhang Yimou_aren bigarren musa. Asiako emakumeren edertasuna izango balu, berea izango litzateke. Benetan emakume ikaragarria, aktore bikaina ere.
    Argazki batzuk: Zhang Ziyi (Hero-2002) Zhang Ziyi (House of flying daggers – 2004) Zhang Ziyi Zhang Ziyi Zhang Ziyi (The Road Home – 1999) Zhang Ziyi (Musa, the warrior) Zhang Ziyi (Hero – 2002) Zhang Ziyi (House of flying daggers – 2004)

    5- Marilyn Monroe, bere edertasuna, glamourra, sexapeala, boluptuositatea, emetasuna eta erotismoa eztabaidari leku handirik uzten ez dioten.

    (Barka ezazue nere euskaragatik. Agurrak)

Utzi erantzuna Gotzon(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude