Charles Darwin

Egun hauetan hainbat informazio jaso dut Charles Darwin naturalistaren gainean. Joan den ostiralean, adibidez, Master & Commander filma ikusi nuen DVDn, eta harrituta geratu nintzen hango pertsonaia nagusietako bat Darwin izan zitekeelako, itsasontziko medikua izateaz gain, naturalista moduan ere agertzen baitzen, baita Galapagos uharteetan ere, Darwinek egindako lanak egiten. Omenaldi moduan ulertu nuen agerpen hori.

Atzo, berriz, YouTuben sartu nintzen, eta hor aurkitu nuen hainbat bideo Darwinen gainean, batzuk oso interesgarriak. Aspaldi nuen irakurrita Darwinen biografia Alianza Editorialen, baina irudi bidezko informazioa ondo etorri zait.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun Charles Darwin-ri

  1. egilea: Joxe Aranzabal

    Aspaldi irakurria nuen Darwinen biografia, Johannes Hemleben alemanak idatzia eta Alianza Editorialek argitaratua. Atzo, nire liburutegian begiratzen, berriro aurkitu nuen liburuoi, eta aprobetxatuta ohean nagoela hotzeriak jota, irakurtzen hasi nintzen, halako lastertasunez, ezen di-da batean amaitu baitut. Ederra liburua, eta ederra Darwinen ekarpena.

  2. egilea: Aitor

    Darwinen garaia. Ikerkuntzak, esplorazioa, abentura…

    Joxe, zuk esaten duzun itsasontziko medikua, Stephen Maturin hain zuzen, irakurle bezala literaturan topatu dudan pertsonai ederrenetako bat dela esan diezazuket.

    Medikua, espia, naturalista, poliglota, humanista…

    Patrick O’brian idazle handiak sortutakoa da. Diotenez bere alter egoa da Maturin. Hori bai, inongo dudarik gabe esaten dizut Charles Darwin ere kontutan eduki zuela Maturinen lehenengo trazak sortzen hasi zenean.

    Deskubrimendu

    Master and commander filmean Lucky Jack kapitainak bere lagun mina den Maturin-i esaten dion bezala.

    “Ze garai zoragarriak bizitzen ari garen, Stephen”

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Inoiz ez dut irakurri Patrick O´Brien-en libururik, Aitor, baina, zuri entzunda, sumatzen dut laster jausiko dela lehena. XIX. mendeko aitzindariek eder egin zituzten garai haiek, baina gureak ere halakoxeak dira, irrikaz beteak, baldin eta norbera prest badago salto egitera.

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude