Eman dezagun Berria egunkariak erabakitzen duela Kindle 2 irakurgailu digital bana ematea egunkariaren harpidetza egiten duten guztiei. Nik berehala egingo nuke harpidetza, Kindle 2rekin aukera izango bainuke aldean eramateko liburu, blog eta aldizkari piloa, baita Berria bera eta nire intereseko PDF dokumentuak ere. Baina ez dakit zenbat jende egongo litzatekeen prest hori egiteko.
Itxura ona hartu nion atzo Amazon liburu saltzailearen Kindle 2 irakurgailuari: arinagoa da, bereizmen hobea du, botoiak-eta hobeto antolatuta, memoria handiagoa, bateria iraunkorragoa… Hala ere, garesti deritzot, 359 dolar. Oraindik ez dut asmorik horrelako bat erosteko, baina hurbiletik jarraituko dut, irakurtzea baita nire zaletasunik handienetako bat.
Jeff Bezos Amazongo jabeak argi adierazi zuen zein den Kindle 2ren ikuskera edo bisioa: “Inoiz inprimaturiko liburu guztiak, edozein hizkuntzatan, 60 segundoan eskuragai”. Diruaren truke, noski. Amazonek oso garbi ditu ideiak. Eta guk?
Ni udan hasi nintzen gai honen inguruan ateratzen zen (ia) guztia jarraitzen. Ez daukat zalantzarik aurrera egingo dutela tramankulu hauek, baina ikusita nola doan gaia, bat erosi aurretik pixka bat itxarotea erabaki dut. Oraingoz, dituen ezaugarri guztiengatik, iLiad-ena iruditzen zait interesgarriena (lehengoan probatu nuen eta oso ondo dago). Dena den, oraindik garestiegia da… ;-(
Berriaren harpidetzagatik Kindle bat oparituz gero, agian pentsatuko nuke…
Eman dezagun, Huhezin matrikulatzeagatik oparitzen dutela.
Une honetan irakurgailu digitala baino, gure ikasleek ordenagailua behar dute, Mikel, horrekin gauza gehiago egingo dituzte-eta: idatzi, irakurri, ikusi, editatu, maketatu…