Herri kazetaritza gure artean

Askotan amerikarrei begira ibiltzen gara, herri kazetaritzaren adibide bila, aurreko egunean bezala, Hudson ibaian erori zen hegazkin istripuan, non argazkirik preziatuena afizionatu batek atera baitzuen, ferry batean zihoala hegazkiekoei laguntera. Argazkiak munduari bira eman zion, Twitpic-en eskegita zegoela.

Atzo iluntzean gure artean antzeko zerbait gertatu zen. Asier Lozano autobusean zihoala, Basauritik Etxebarrira doan autobusean, bat-batean autobusak aurrez aurre jo zuen auto bat. Berehala, Asierrek mezu bat bidali zuen Twitter-era:

  • El bus lanzadera de basauri a etxebarri en el que estoy acaba de ostiarse de frente contra un coche.

Handik gutxira, beste mezu bat, esanez bidaiariak ondo zeudela, eta, horrekin batera, argazki bat atera sakelako telefonoarekin, eta Twitpic-en eskegi zuen.

Mezu pare bat gehiago bidali zituen, eta beste argazki bat, harik eta etxera heldu, eta arnasa hartu zuen arte.

Hortxe, bada, herri kazetaritzaren beste adibide bat, gure artean gertatua. Seguruenik, Asier ez da kazetaria, baina atzo ederki erakutsi zigun zer den herri kazetaritza, Web 2.0 teknologiez lagunduta.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Herri kazetaritza gure artean-ri

  1. egilea: Asier Lozano

    Azkenean famatua egingo naiz :D! Susto polita izan zen bai…baina bueno, ez zen ezer larririk gertatu, izterran ubeldura txikia eta etxera 🙂

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Oso lan ona egin zenuen, Asier, eta pozten naiz inork ez zuelako minik hartu. Segi gogor!

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude