Euskadi ala Euskal Herria?

Euskal selekzioko jokalariek (ala eusko selekziokoek esan behar, behin
horrela jarrita?) eta beste askok esan dute “Euskal Herria” izenarekin
ez baldin bada, ez dutela jokatuko selekzioarekin. “Euskadi” izenak ez
omen du balio, nahiz eta selekzioaren jatorrizko izena –hasieran
“Euzkadi”, eta gero “Euskadi”– horixe izan, eta izen horrekin jokatu
izan zuen Frantzian, Errusian, Belgikan eta Hego Ameriketan, oker ez
banabil, Errepublika garaian eta ondoren. A zelako abilidadea dugun
nonahi zatiketa eragiteko, puruetan puruen agertu behar zoro horrekin.

Ulertuko nuen planto egitea, selekzioaren impasse egoerari amaiera
emate aldera, urtean behingo partida folklorikoarekin aspertuta, baina
izena dela-eta? Gaitz egiten zait ulertzea, benetan, ez bada klabe
politikoan, atzean ematen baitu sokatira gupidagabea jokatzen ari
direla euskal (ala eusko?) nazionalismoaren bi adar nagusiek. Ni,
behintzat, aspertuta naukate, batzuek zein besteek.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 erantzun Euskadi ala Euskal Herria?-ri

  1. egilea: ibai

    Nik ez dut ulertzen zergatik jarraitu behar duen lehenengo selekzio horren bidea, uste dut selekzio hau ez dela horren jarraipena.

    Gainera, pentsa zer irudituko zaien adibidez nafarrei, gaur egun EAE izendatzeko erabiltzen den Euskadi hitzaren pean sartu nahita. Hasieran Euskadik Euskal Herri osoaren esanahia zuela? Bale, horrela izango da. Baina gaur egun denok dakigu beste konnotazio bat hartu duela, eta Euskal Herria izena askoz egokiagoa da zazpi herrialdeak izendatzeko.

    Bai, garrantzitsuagoa da impasse egoerari amaiera ematea, baina uste dut Euskadi izenaren alde hain sutsuki egin duten horiek (Urkullu eta abar) direla hain zuzen impasse egoerari amaiera emateko asmorik ez dutenak, eta espero dut besteek gauzak aldatu nahiko dituztela…

    Dena den, ni ez naiz futbolzalea, beraz, ez zait gehiegi axola eztabaida hau… 😉

  2. egilea: aritz

    Hemen nafar bat!

    Erridikuloa iruditzen zait eztabaida hau guztia. Izan ere, urtero gabonetan jokatzen duen talde hori ez baita Euskal Herriko selekzioa paripé hutsa baizik.

    Hasteko, selekzioa antolatzen duen futbol federazioa Euskadikoa (EAEkoa) da. Beraz normala Euskadi deitzea selekzio horri. Nik Euskal Herriko selekzioa deituko nioke, selekzioa EAE, Nafarroa eta Iparraldeko futbol federazioek antolatzen dituztenean partida hauek, deitutako jokalariak benetan ditugun onenak direnean (ez athletic %50, reala %25 – nahiz eta bigarren mailan izan- Osasuna %10 – exotismo puntu bat behar dugu ta- eta gainontzekoak %15), iparraldeko jokalariak benetan aintzat hartuko ditugunean.

    Bitartean, deitu diezaiotela Euskadi, hori baino ez baita.

  3. egilea: Pailazo

    Hainbat urtetan Gabonetako jaialdian Txirri, Mirri eta Txiribiton izan ondoren, iaz Pirritx eta Porrotx izan ziren selekzionatuak, eta aurrerapausu itzela iritzi genion. Zergatik egin behar dugu orain atzera? Ez dago eskubiderik! Planto egin dezagun burujabetasunerako bidean konpromezu serioa exijituz.

Utzi erantzuna aritz(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude