Siesta

Astelehenean Loiun izan nintzen, aireportuan, bi ikasle jaso behar
nituen-eta Herberehetakoak, gurera baitatoz Erasmus egitasmoaren
barruan. Neska eta mutila dira, jatorrak oso, eta jakin-min handikoak
Euskal Herriaren gainean. Paraje menditsuak eman zien atentzioa,
Euskalduna eta Guggenheim inguruen ederrak eta eguraldi onak.



Galdera asko zituzten niretzat: euskara, borroka armatua…, baina
harrigarriena bukaeran egin zidaten, Arrasatera iristen ari ginela:
egia da hemen mundu guztiak siesta egiten duela? Hori zekarten buruan,
nonbaiten irakurrita seguruenik. Espero dezagun lau hilabete hemen
eginda, beste irudi bat eramango dutela euskaldunoi buruz.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 erantzun Siesta-ri

  1. egilea: iPtx

    Eta zer du ba txarra siestak?
    Ongizate gizartearen adierazpidetzat daukat nik.
    Gura nuke, beti astia izatea ordu erdiko loalditxoa egiteko.
    Nire inguruan, ondo bizitzearen sinonimo osasuntsua da siesta.
    Aitortzen dut, patata tortila ere oso gustuko dudala.

  2. egilea: pikolin

    Arrazoia iPtxk! Siesta sarriago egingo bagenu, hobe danontzat. Ibarretxek ere hobe egingo luke siesta aldarrikatuko balu. Ondoloin.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Neuk ere eskertuko nuke egunero bazkalostean hamar minutuko atseden aldi bat, etzanda, nahiz eta lorik egin ez. Eta horrela esan nien. Bistan da ez nuela asmatu “espero dezagun…” hori idatzi nuenean, esan bainuen bueltatzen direnean beste irudi bat eramango dutela gutaz, ohartuko baitira hemen oso jende gutxik egiten duela siesta, garai batean ez bezala. Eskerrik asko zuen zehaztapenengatik.

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude