Lurra laua da

Begoña arrebaren etxean izan naiz hiru egun, eta han nengoela, liburu bat aurkitu nuen, La tierra es plana, justu egun batzuk lehenago nik erositako beste baten itzulpena: The world is flat.

Hasi nintzen irakurtzen, eta harrapatu egin ninduen, oso ondo idatzita baitago. Liburu horretan Thomas L. Friedman kazetariak —The New York Times egunkarian idazten du nazioarteko arazoez— azaltzen du teknologia berriek zelan zelaitu duten mundua, gaur egun gero eta jende gehiagok du-eta aukera lana edo informazioa partekatzeko munduko beste edozeinekin.

Beraz, lehen 150 orrialdeak gaztelaniaz irakurri nituen. Orain, ostera, ingelesez ari naiz, etxeko alea irakurtzen. Lehen aldia izango da, seguruenik, liburu bera bi hizkuntzatan irakurtzen dudala irakurraldi berean, kasu honetan zati bat gaztelaniaz eta bestea ingelesez.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Lurra laua da bidalketan

  1. egilea: Aitor Bediaga

    Liburu ezin hobea globalizazio zelakoa dan jakiteko. Orain dala gitxi Thomas L. Friedman liburu barria kaleratu dau, “Hot, flat and Crowded” izenburuarekin. Oso ona!!

    Ondo izan.

Utzi erantzuna Aitor Bediaga(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude