Emakumea bere bakardadean

Maribel Moreno txirrindulari espainiarrak positibo eman du Pekinen. Bakarrik geratu da, horrelakoetan gertatzen den bezala. Thriller askotan bezala, agente sekretu bat harrapatzen dutenean: prestatu eta bidali dutenek ez dute ezagutzen.

Kasu honetan ere, txirrindularia prestatu eta bidali zutenak berehala agertu dira kazetarien aurrean deitoratzeko kirolari espainiarraren jarrera. Estatua, federazioa, agintea lanean jarri dira, Espainiaren izen ona bermatzeko.

Bergauza egin dute Samuel Sanchez eta Contador txirrindulariek, nola bere garaian egin zuten Ullrich, Riis eta beste askok, aitortu aurretik eurak ere dopatu egin zirela. Etsigarria.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

3 Responses to Emakumea bere bakardadean

  1. egilea: iturri

    Horrela da, bai, Joxe. Italiako Giroan hirugarren geratu zena ere Riccòren kontra agertu zen azken honen positiboa zela-eta. Handik gutxira, berriz, bera harrapatu zuten.

    Asko gustatzen zitzaidan txirrindularitza niri, baina ez dut batere gustoko ikustea nola toreatzen dituzten txirrindulariak. Harrigarriena da beraien aldetik ez dela batere mugimendurik nabaritzen.

    Hau da, gu hiritar xumeon moduan dabiltza: zapaltzaileen kontra elkartu beharrean, bakoitzak bere aldetik egiten du borroka.

    Ah! Maribel Moreno txirrindulariaren webgunea utziko dut hemen.

  2. egilea: Luistxo

    Espainiak (eta guk haren barruan) izen txarra du dopin kontuan, argi
    dago. Ez dut uste benetan kontra egiten diotenik agintariek. Kasuak ez
    azalaretzako atzamarrak gurutzatu, eta ez ikusiarena egiten da.

    Urrutirago joan gabe Realeko presidente Badiolak asanblada publiko
    batean (telebista kateren batek zuzenean emana) esan zuen Realeko
    kontuetan 300.000 euro inguruko botika gastu justifikagaitzen bat
    zegoela duela pare bat urte, iradokiz “jakina zela” zer ote zen hori.

    Ez dut ikusi ertzainik, poliziarik edo epailerik joaten Realaren bulegoetara botika gastu horiek ikertzera.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Gure artean ere, txakurrak oinutsik, bai horixe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude