Agur 8. probintziari

Joan den igandean,
ekainak 29, egin genuen 8. probintzia atalaren azken saioa Euskadi
Irratian.
Bederatzi hilabete izan dira, eta 40 saio, denak zuzenean
eginak. Niretzat esperientzia polita izan da, lehendabiziko aldiz egin
baitut lan irrati batean. Helburua nuen euskal blogosferaren inguruko
informazioa erraz eta samur zabaltzea, eta hori ez dakit lortu dudan,
baina, saiatu behintzat, saiatu naiz.

Azkenerako
apur bat nekatuta iritsi naiz, igande asko sakrifikatu behar izan
ditut-eta saioa betiko orduan egiteko. Esandakoa: amaitu dut, eta
pozik. Mila esker saioaren jarraipena egin duzuenei, bai irratian
bertan, edo baita podcastetan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

5 erantzun Agur 8. probintziari-ri

  1. egilea: Gerardo L.

    Saioa ezin interesgarria izan da, zenbat igande entzun dut ohean lasai-lasai zure azalpen zuzenak eta errazak, eta zenbat aldiz pentsatu dut gogorra izan beharko zuela goizeko igandeero irratian aurrean aurkitzea. Zorionak, eta ea hurrengoan aukera daukagun zure ahotsa entzuteko aukera.

  2. egilea: iturri

    Aupa Joxe:

    Ondo egin duzu lan eta, beraz, zorionak.

    Udan blogari batzu egongo gara zure hutsunea betetzen. Ea zer moduzkoa den esperientzia. Portzierto, zuk berrogei irratsaio euskal blogosferari buruz eta nik, bihar, berrogei urte.

    Ea tesiarekin amaitzeaz gain, deskantsatzeko tarterik duzun uda partean.

    Adiorik ez.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker bioi, eta zuei zorterik onena, Mikel! Gazte ikusten zaitut.

  4. egilea: Unai Fdz. de betoño

    Oso atsegina izan da zure irratsaioak entzutea, Joxe. Komunikatzaile ona zara. Izan ondo!

Utzi erantzuna Unai Fdz. de betoño(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude