Hilabetekako artxiboa: uztaila 2008

Bost egun Londresen

Uztailaren 20an Londresera abiatu ginen Bego emaztea, Miren alaba eta hirurok, bost egunerako. Primeran ibili ginen: eguraldi ona, leku zoragarriak, bestelako janariak… Metroa ibili genuen batetik bestera joateko. Baita autobus ireki bat eta itsasontzi bat Tamesis ibaian ibiltzeko. Eta hankak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

El Dr. Jekyll y Mr. Hyde

Aspalditik daukat etxean Dr. Jekyll eta Mr. Hyde, Robert Louis Stevenson idazlearen eleberri txikia euskaraz, eta hainbat aldiz ahalegindu banaiz ere berau irakurtzen, sekula ez naiz iritsi 12. orrialdetik harago: itzulpenak, letratipoak, eta testuaren lerroarteko eskasak atzera eragin didate beti. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Tio Patxi hil da

Atzo hil zen tio Patxi Arrasateko Ospitalean, 100 urte eta bi hilabete zituela. Justu hil zen Ramon anaia eta biok bera bisitatzera joatekoak ginen egunean. Bera zen zaharrena zazpi neba-arrebaren artean, tartean gure aita zena; maiorazkoa, beraz, eta baserrian egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Igande ederra Esteñibarren

Joan den igandean Esteñibar baserrian elkartu ginen Aranzabaldar gehienak, Elorrion, Fatimak eta Mikelek bertan bazkaltzera gonbidatuta. Betiko moduan, etxeko jaun-andreek etxean bezala sentiarazi gintuzten. Bapo jan, majo edan, Tourra ikusi (ni bezala tartean lokartu ez zirenak), eta ibilaldi polita Gazeta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Botila ardoarekin bueltaka

Irakurri berri dut Nikolas Zendoiaren azken liburua, Sasi guztien gaiñetik, era horretako beste zenbait liburu baino gusturago irakurri ere, egilearen ironiari esker batez ere. Atentzioa eman dit Nikolasek zein ondo darabilen botila ardo / ardo botila binomio hori. Eta gogoratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Mondegreen

Merriam-Webster hiztegiak onartutako berba berrien artean, bat dago berezi askoa: mondegreen. Mondegreen: hitz edo esaldi gaizki ulertuak, batez ere abestietan, baina baita aipu eta klasikoen erreferentzietan. Merriam-Webster hiztegiak dio hitz hori datorrela Eskoziako balada batetik, non hitzek esaten zuten “laid … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Geek-en eragina hizkuntzan

Merriam-Webster hiztegiak 100 hitz inguru onartu ditu hiztegian, alor guztietakoak. Atentzioa eman dit, hala ere, horietako zenbat agertzen diren teknologia berriei lotuak, hala nola, netroots, malware eta webinar. Netroots: aktibismo politiko antolatua, blogak, wikiak eta bestelako gizarte hedabideak erabilita. Malware: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Doktore tesia, bertan behera

Nik eskatuta, Huheziko Zuzendaritzak kendu egin dit obligazioa doktore tesia egiteko. Euskarazko Wikipedia zen nire tesiko gaia, baina hor geratuko da, beste norbaitek hartu bitartean.Otsaila ezkero, oso lanpetuta ibili naiz, eta astean tesia egiteko nituen bi egunak askotan erabili ditut … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Jon “fontaneroa”

Bilera batean nengoela, atzo 11:52etan telefonoak jo zuen. Bego zenez, emaztea (horrela agertu zitzaidan eskuko telefonoaren pantailan), hartu egin nuen. Nire harridurarako, gizon batek erantzun zidan:– Nor zara zu?– Jon fontaneroa.– Zer dela-eta deitzen didazu, ba?– Zuk deitu didazu niri!– … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Hiru blogari

Aspaldiko partez, atzo goizeko 10:00etan arineketan egitera irten nintzen. Berrogei minutu geroago itzuli nintzenean, Euskadi Irratia piztu eta hiru blogariren jarduna entzun nuen, gustura entzun ere, Josu Mendikutek, Jozulinek eta Patxitraperok gauza interesgarri askoak esan baitzituzten. Ordu erdian hiru blogarik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 iruzkin